:
Menura itzuli
Zabaldu:
Ikerketa-taldeak Ideien Laborategiari.
2016az geroztik, Basque Ecodesign Hub-en barruan Ideien Laborategia dago.
Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiaren ardatza da merkatuko joera berriak eta gai emergenteak ikertzea, ingurumenaren eta produktuaren alorretan. Ideien Laborategia 2012ko urrian hasi zen jardunean, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ihobe sozietate publikoaren bulegoan du bere egoitza.
Ideien Laborategia Ihobeko talde teknikoko partaideek osatzen dute, eta horiekin batera aritzen dira ekoidiseinuaren alorreko kanpo-profesional batzuk eta zenbait diziplinatan titulatu berri diren ikertzaile batzuk, Novia Salcedo Fundazioarekin (NSF) batera abiatutako programa espezifiko baten bitartez aukeratuak.
2015ko martxoan, ikertzaileen hirugarren promozioa atxiki zitzaion Ideien Laborategiari: 2 mutil eta 4 neska. Bigarren edizio honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU - UPV) Bilboko Industria Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Ekodiseinu Gelarekin ere kolaboratu da.
Laborategiko egonaldia 12 hilabetekoa da; beraz, 2016eko hasieran ikertzaile-talde berri batek jarraituko du lanekin. Horren helburua da ikertzaile berrien prestakuntza eta parte-hartzea ahalbidetzea eta merkatuan sartzen laguntzea Ekodiseinuan trebatutako hainbat diziplinatako profesionalei.
Ingurumen-zaintzako zereginez gain, Ideien Laborategiko taldeak Basque Ecodesign Centerren proiektu tekniko batzuen garapenean parte hartzen du.
Ideien Laborategiaren helburua, beraz, ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuen eta zerbitzuen diseinuan ideia berritzaileak sortzea sustatzea da, modu orokorrean euskal gizartearen, eta bereziki, Basque Ecodesign Center-eko enpresa bazkideen erronkei edo arazoei aurre egiteko balioko dutenak. Horretarako, Ideien Laborategia ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren alorrean etorkizuneko joerak eta erronkak identifikatuko dituen antena teknologiko gisa eratu da. Era berean, Laborategiaren helburua da, orobat, enpresa bazkideen arteko sinergiak sortzen laguntzea, ingurumena faktore bultzatzaile gisa duten negozio-lerro berrien bilaketan.
Ideien Laborategiak enpresa bazkideen irudi berritzaile eta ingurumenarekin konprometitua indartzeko lan egiten du, eta lankidetza, baterako sorkuntza, berrikuntza irekia eta erabiltzailean zentratutako diseinua bultzatzeko eremu ez-formala bilakatu da.
Laborategiak hiru funtzio garatzen ditu ondorengo grafikoaren arabera: antena eta ingurumen zaintza lehiakorraren funtzioa, sinergiak eta ikerketa tematikoa errazteko funtzioa eta, azkenik,ideia-aholkularitzaren funtzioa.
Ohar Legala © Ihobe, S.A.
Alameda Urquijo 36 Zk- 6. solairua, 48011 - BILBO - h.el: basqueecodesigncenter@ihobe.eus - Web-gunea: www.basqueecodesigncenter.net
www.udalsarea.net webguneko edukiak Creative Commons 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut