Ihobe

  • Nabigatzeko hizkuntza|
  • |
  • |
  • |
  • Menuan sartu
  • Edukira jo

Menu nagusia

  • Edukira jo
  • Hasiera
  • Zer da?
  • Proiektuak
  • Zaintza eta Berrikuntza
  • ETEentzako laguntza
  • Tresnak

Hasierako menua

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Zer da?
  • Zer da?

Zer da?

Zabaldu:  

  • facebook
  • Tweet
  • linkedin
  • meneame

Zer da Basque Ecodesign Center?

Arrakasta horren zati handi bat Basque Ecodesign Centerrekin dago lotuta. Izan ere, aliantzak 10 urteko ibilbide publikoa eta pribatua du Eusko Jaurlaritzaren eta hornitzaileengan trakzio-gaitasun handia duten eta ezagutza sortzen duten EAEko enpresen artean.

Basque Ecodesign CenterBasque Ecodesign Center ekimen egonkorra da, 2011n eratu zena sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-esparru batean. Ekimenaren helburua ekodiseinuari lotutako proiektu berritzaileak kontzeptualizatzea eta gauzatzea da, ezagutza sortu dadin eta, ondoren, EAEko industria-sarera transferitu dadin. Denbora igaro ahala, Basque Ecodesign Centerrek bilakaera izan du: ekodiseinuko gai espezifiko batetik ekonomia zirkularreko gai zabalago batera aldatu da.

Basque Ecodesign Center 2011n eratu zenean, kide fundatzaileen artean Euskal Autonomia Erkidegoko sei enpresa pribatu zeuden (Cie Automotive, Fagor Electrodomésticos, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas), baita Ihobe ere, proiektuaren sustatzaile eta koordinatzaile gisa.

Harrezkero, haziz joan da, eta 19 bazkide izatera iritsi da, 2021-2025 aldiari dagokion akordioan. 2021-2025 akordio horrek erakusten du EAEko industria-sektoreak mobilizazio garrantzitsua egin duela eskema jasangarriagoetarantz, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Dealek markatutako estrategiaren ildotik. Are gehiago, enpresetan gutxi gorabehera datu hauek jasotzen dira:

  • 3.400 enplegu baino gehiago
  • 335.000 milioi eurotik gorako fakturazioa
  • 19.000 hornitzaile inguru mundu osoan, eta ordezkaritza handia EAEn.

Basque Ecodesign Centerren 2021-2025 aldirako akordioak honako helburu nagusiak ditu:

  • Ekonomia zirkularraren arloko ezagutza sortzea berrikuntzaren bidez, EAEko Ekonomia Zirkularraren Estrategian ezarritako lehentasunezko eremuetan; eta ezagutza hori EAEko industrietara transferitu ahal izatea.
  • Balio-katea ekonomia zirkularrago baterantz bultzatzea.

Gainera, Basque Ecodesign Centerren 2021-2025 akordioaren bigarren mailako helburuak dira honako hauek:

  • Enpresa bazkideen lehiakortasun-posizionamendua hobetzea ekonomia zirkularraren bidez.
  • Lidergo-rola betetzea eta erreferente bilakatzea EAEko ekonomia zirkularraren hedapenean.
  • Ingurumen-politikak eta enpresen beharrak lerrokatzen lagunduko duen hausnarketa estrategikoari eustea.
  • Ekonomia zirkularraren arloko profesionalen prestakuntza osatzea.
  • EAE Europar Batasuneko erreferente bilakatzen laguntzea, enpresa-ehunean ekonomia zirkularra hedatzeko eskualde aurreratu gisa.

Destacados Inferiores


Ohar Legala © Ihobe, S.A.

Alameda Urquijo 36 Zk- 6. solairua, 48011 - BILBO - h.el: basqueecodesigncenter@ihobe.eus - Web-gunea: www.basqueecodesigncenter.net

www.udalsarea.net webguneko edukiak Creative Commons 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat. Creative Commons License

  • Menu

Ihobe

Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.


Ihobe


Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO

Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus

Creative Commons License www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.