Skip to main content

Ekodiseinua ekonomia zirkularrerako

Gaur egun zabalduta dagoen sistema ekonomiko lineala ekoitzi-kontsumitu-bota ereduan oinarrituta dago, eta gizartean eta ingurumenean hainbat ondorio eragin ditu hamarkadetan, besteak beste, desparekotasuna eta baliabideak agortzea. Labur esanda, ez da modelo ekonomiko eta ekoizteko modelo iraunkorra. Lehengo industria-iraultzaz geroztik iraun du, planetaren alde batzuetan aberastasuna eta gizarte-ongizatea sortzeko «balio izan» baitu. Hala ere, sistema horrek urteetan eragin dituen albo-ondorioen eta inpaktuen metaketa garatzeko oztopo bihurtzen ari da. Egungo sistema ekonomikoa ez da gai zenbait egoerari aurre egiteko, besteak beste, berokuntza globalari, baliabideen eskasiari eta biztanleriaren gehikuntzari. Ildo horretan, ekonomia zirkularra gure planeta mugatuari egokitutako alternatiba ekonomiko iraunkorra da.

Azken urteetan, Europako Batzordeak eta beste zenbait erakundek bultzada nabarmena eman diote eta oihartzuna lortu du. Hala, Ideien Koaderno honek ekonomia zirkularrari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ematea du helburu, ekodiseinuaren ikuspuntutik aztertuta, ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera aldatzeko funtsezkoa baita.

ESTEKAK

Europako Batzordearen ekonomia zirkularraren ataria

Ekonomia zirkularrari buruzko paketearen dokumentuak

Produktuen diseinuari buruzko Autodesk Sustainability Workshop

Ellen MacArthur fundazioa