Gaikako ikerketa
Lehen esan dugun moduan, banakako zaintza-txostenetan jasotzen diren alderdietako bat da ingurumenaren eta negozio-aukera berrien arteko loturan sortzen diren gai berriak.
Txostenak enpresa bazkideei aurkezten zaizkienean, ikerketa eta ezagutza prozesu sakonagoa behar duten intereseko gaiak identifikatzen dira aurrena.
Horretarako, Ideien Laborategiak gaikako ikerketarako “ad-hoc” taldeak definitzen ditu, diziplina anitzeko profil teknikoarekin; bada, talde horrek 3-6 hilabeteko iraupena izango duen gaikako ikerketa-prozesu bat abiatzen du, helburu honekin: aztergaiaren alderdi esanguratsu guztiak identifikatzea eta gai horrengatik interesatzen diren enpresa bazkideen kasu konkretuan duten eragin edo inplikazio maila zehaztea.
Ikerketa hori bukatzen denean, “gaikako mahai-inguruak” egiten dira. Izen hori duten saioetan, Ideien Laborategiko pertsonala eta enpresa bazkideko pertsonal teknikoa biltzen dira, helburu bikoitzarekin:
- Deien Laborategiko taldeak egindako gaikako ikerketaren konklusio nagusiak enpresari aurkeztea, enpresaren ikuspuntu indibidualizatutik.
- Posizionamendurako diagnostiko komun bat elkarrekin lantzea, horri lotuta abiatu litekeen lan-plana lantzeaz batera
