Skip to main content

Orona

Ekodiseinurako tresna baten garapena

OronaISO 14006 arauaren esparruan, Oronak berezko tresna bat zeukan bizi-zikloaren eta ekodiseinuaren analisia egiteko, 99 ekoadierazlean oinarrituta. Proiektu honetan, tresna hori eguneratu eta funtzio anitzeko aplikazio bilakatu da. Horren bidez, produktuen karbono-aztarna kalkula daiteke (ISO 14067 arauaren arabera) eta bizi-zikloaren analisiak egin daitezke, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak sortzeko helburuarekin. Eguneraketa egiteko, The International EPD System-ek 2020ko azaroan egindako arau berriak hartu dira kontuan, produktu-kategoriakoak.


Bi igogailu modeloren bizi-zikloaren analisia

Proiektu honetan, bizi-zikloaren analisiak garatu, eta Produktuaren Ingurumen Adierazpenen zirriborroak planteatu ziren hainbat igogailu modelorentzat (M34E, M33 (630 eta 1000 kg), MRL 1250B). Horretarako, Oronarekin elkarlanean bildu zen inbentarioa, eta modelo bakoitza modelizatu zen SimaPro softwarearen bidez. International EPD System-ek igogailuentzat indarrean dituen kategoria-arauen esparruan egin zen lan.