Skip to main content

Hornikuntza-katearekin lan egitea

Hornitzaileei ingurumen-bultzada eskatzea, urte askotan, enpresek legea egoki betetzeko zuten kezkarekin lotuta egon da, eta gauza bera esan liteke ingurumen-kudeaketari buruzko oinarrizko alderdiak enpresa hornitzaileetan ezartzeari dagokionez.

Hornidura-katean, "hornitzaileak" esatean, ekoizlearen "gainetik" dauden bi eragileri egiten zaie erreferentzia: lehengaien fabrikatzaileei eta zuzkitzaileei. Horregatik, hornitzaileen bultzada hornidura-katearen bultzadaren zati txiki bat baino ez da, eta, horrenbestez, ez du ikuspegi osoa ematen. Azken batean, parte hartzen duten eragile guztiak hartu behar dira kontuan produktuaren erantzukizun zabalduaren esparruko hornidura-katearen ingurumen-bultzadan, ekoizlea baino goragokoak zein beheragokoak; hauek barne hartuta, beraz:

  • Lehengaien fabrikatzaileak; gero, ekoizleak eskuratu eta prozesatuko ditu lehengai horiek.
  • Zuzkitzaileak; dagoeneko landuta dauden eta produktuaren parte izango diren osagaiak zuzkitzen dituztenak; baita zerbitzu-zuzkitzaileak ere.
  • Banatzaileak; enpresa bultzatzailearen zerbitzuan daudenak.
  • Xehekariak eta produktuen edo zerbitzuen azken merkataritza-eragileak.
  • Bezero - kontsumitzailea, negozio-ereduaren azken arrazoia eta hornidura-kate orotako funtsezko atala. Hornidura-katearen xedea bezeroaren beharrak gogobetetzea da, hain zuzen ere. Bezero
    industriala izan daiteke (B2B edo "Business to Business" delakoa), edota bezero herritarra (B2C edo "Business to Consumer").
  • Bizi-amaieraren kudeatzaileak: horien barruan, produktuari bizitza erabilgarria amaitzean emango zaion kudeaketaz arduratzen diren eragile asko sartzen dira (bilketarako enpresak, kudeatzaileak, lehengaien birziklatzaileak, kudeaketa-sistema integratuak,...).

Web honetan jasotako ikuspegia, ordea, harago doa; izan ere, hornitzaileen bultzadara mugatu beharrean, hornidura-kate osoarena azaltzen du. Gainera, ez ditu enpresa baten kudeaketaren alderdi orokorrak bakarrik kontuan hartzen, enpresen arteko merkataritza- eta negozio-akordioen ingurumenalderdietan esku hartzen duten osagai guztiak baizik. Nolanahi ere, hiru jarduera-esparrutan banatzen dira:

    • Jardueraren ingurumen-kudeaketa, ingurumen-legedia betetzearekin eta ingurumen-kudeaketako sistemen aplikazioarekin lotuta.
    • Enpresaren negozioaren berezko produktuekin eta/edo zerbitzuekin lotutako ingurumen alderdiak; bizi-zikloaren printzipioa aplikatuz enpresa bultzatzailearen produktu edo zerbitzuen diseinutik haien bizi-amaieraren kudeaketara arte.
    • Hornidura eta zerbitzu korporatiboak erostea eta kontratatzea; enpresa bultzatzaileak merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuekin lotuta ez daudenak, baina haien funtzionamendu normala laguntzen dutenak.

Hartarako, hornidura-katean ingurumena bultzatzeko pixkanaka eman beharreko hainbat urrats proposatzen dizkizuegu. Estrategia hori lortzeko bidean, bi alderdi osagarri aztertuko ditugu:

      • Parte hartzen duten eragileak identifikatzea, bai eta haien artean hornidura-kate osoan dauden harremanak ere.
      • Eragile horietako bakoitzarekin lortu nahi den bultzadaren konpromiso maila, 3 jardun-maila eta 6 hedapenestrategia dituen eredu batean oinarriturik.


Prozesu osoa oinarrizko bi printzipiotan oinarritzen da: ekoizlearen erantzukizun zabaldua eta enpresaren jardueraren biziziklo osoa aintzat hartzea.

Azkenik, hornidura-katean ingurumena nola bultza daitekeen ikusteko, dokumentuak hainbat etapa zehazten ditu identifikatutako hiru jardun-eremuetan, eta horietako bakoitzarentzat eskuragarri dauden baliabideak azaltzen ditu; horrez gain, Basque Ecodesign Center-eko kide diren enpresek estrategia hori ezartzean izandako adibideak eta kasu praktikoak dauzkazue.