Iberdrola
Azpiestazio transformatzaile elektriko baten ekodiseinua
Gauzatutako proiektuaren helburua Ordiziako banaketa-azpiestazio transformatzaile baten ingurumeneko diagnosia egitea da, elektrizitatearen sektoreko instalazioen diseinuetan ekodiseinuko irizpideak txertatzeko aukera aztertze aldera. Proiektuaren indarguneetako bat analisia gauzatzeaz arduratu den taldearen eta hornitzaileen arteko elkarlan estua izan da. Izan ere, elkarrekin paraleloan lan egin dute, informazioa emanez eta taldean bizi-zikloaren azterketari eta ekodiseinuari buruzko banako egitasmoak gauzatuz euren ekipamenduetan.
Ingurumen-eragina balioztatu ondoren, Ordiziako azpiestazioak inpaktu nagusiak erabilera-fasean sortzen dituela egiaztatu da. Izan ere, instalazioak 40 urtez funtzionatzen du, eta horietan energia-kontsumo handia du. Ingurumeneragin handiena duten materialei dagokienez, plaka elektronikoen erabilera azpimarratu behar da; ondoren, SF6 gas isolatzailea dator.
Metalen eragina ere aipatzekoa da (latoia, kobrea, aluminioa edo ferrokinel aleazioa), analisian baliatutako gainerako materialenarekin alderatzen badugu. Proiektuari esker, instalazioaren ingurumen-profila hobetzeko estrategiak zehaztu ahalko ditu enpresak: :
- Instalazioetako zein ekipamenduetako eraginkortasun energetikoa hobetzea.
- Ekipamendu eraginkorragoak edo ekodiseinatuagoak aukeratzea.
- Instalazioetan erabilitako material kopurua murriztea.
- Materialak ingurumen-eragin txikiagoa duten beste batzuengatik ordezkatzea.
Biovalora: Zerbitzu ekosistemikoak baloratzea urtegi hidroelektriko batean
Biovalora proiektua aztertzen ari da nola eraldatzen dituen urtegi hidroelektriko batek zerbitzu ekosistemikoak, eta zer eragin eta aukera sortzen dituen hark ingurunean, irudi global horri benetako balio ekonomiko bat ematea bilatzen dela bidenabar. Ikerketa Tera ibaiaren arroako urtegietan (Zamora) zentratu da, eta energia-ekoizpenaren azterketa baino gehiago bilatzen du; ikusi nahi da zer-nolako ondorioak izan ditzaketen urtegiek biodibertsitatean, turismoan, nekazaritzan, uholdeetan, suteetan eta ur-horniketan.
Proiektuaren emaitzak:
- Biltzen diren urei esker, emari ekologiko konstantea, laborantza ureztatua eta 30.000 pertsona baino gehiagorentzako edateko uraren hornidura lor daitezke.
- Euri-jasa gogorrek eragindako uholdeen erdiak ezerezten dituzte urtegiek, eta % 30 baino gehiago leuntzen gainerakoak. Horri esker, diru asko aurrezten da saihestutako kalteetan eta galeretan.
Konpainia elektriko baten ingurumen-inpaktua zenbakitan kuantifikatzeko xedez, Iberdrolak “Environmental Performance Index” izeneko adierazlea garatu du, hau da, bere jarduera osoaren ingurumen-jokabidea neurtzeko adierazle agregatu bat.
Aurreko irudian deskribatutakoaren arabera, horren kalkulua egiteko ingurumen-inpaktuari buruzko 18 adierazle hartu dira kontuan; geroago, adierazle horiek kalteak islatzen dituzten hiru adierazletan bildu dira: giza osasunaren aurkako kaltea, baliabideen agorpena, eta ekosistemen aurkako kaltea. Hori guztia nazioartean balidatutako RECIPE metodologiaren arabera egin da, eta bidea eman du erakundearen ingurumen-jokabidea adierazle bakar batean bateratzeko.
Ariketa hori garatzeko, erakundeen Bizi Zikloaren Azterketaren garapenerako Europan eta munduan dauden dokumentu metodologikoen arabera jardun da.

Resultado de la Huella Ambiental Corporativa de Iberdrola en 2014.
Eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko teknologien Bizi Zikloaren Azterketa (BZA) konparatiboa
Azterlanaren helburu orokorra da energia teknologia fotovoltaikoen bidez sortzeko operazioen ingurumen-inpaktuak neurtzea, bizi ziklo osoaren ikuspegitik. Orobat, sorkuntza fotovoltaiko banatuaren eta sorkuntza fotovoltaiko zentralizatuaren artean egon daitezkeen desberdintasun nagusiak ebaluatu nahi izan dira, zenbait egoeratarako, horrelako sorkuntza-sistema batean inplikatutako aldagai bakoitzaren ingurumen-sentikortasuna ezagutu nahirik. Horrekin guztiarekin, instalazio fotovoltaikoen bizi-zikloari atxikitako ingurumen-inpaktuei buruzko ikuspegi global bat lortu nahi da, etorkizuneko erabakiak hartzerakoan lagungarria izan daitekeen informazioa eskainiz.
Helburu hori lortzeko, 246 instalazio fotovoltaiko desberdinen bizi -ziklo osoa aztertu da, eta azterketa egitean bereziki begiratu da nola aldatzen den konplexu horietan sortutako energiaren ingurumen-inpaktua euren aldagaiak aldatzean.