EKODISEINUA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA: Produktua diseinatzeko estrategiak, Ekonomia Zirkularraren aplikazioa errazten dutenak
Ekonomia zirkularrari buruzko definizio ugari aurkitu ditzakegu literaturan. Ellen MacArcthur Fundazioak (2013, Towards the Circular Economy) honela definitzen du ekonomia zirkularra: sistema bizidun bat, balioa produktuen erabilerari lotuta sortzen duena, baliabide eta energiaren kontsumoari lotuta sortu beharrean. Horretarako, fundazioak esaten du produktu eta baliabideen iraunkortasuna dela gakoa. Ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioak dira baliabide natural eta ez-toxikoak erabiltzea, desmuntaketarako diseinua, eta jatorri berriztagarriko energiak erabiltzea.
Ekonomia zirkularraren printzipioak produktuaren ingeniaritzari ere aplika dakizkioke. Ekodiseinutik estrategia garrantzitsuak aplika daitezke ekonomia zirkularraren printzipioak bideratzeko. Kontzeptu horretan sakondu ahal izateko, Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiak lantalde tekniko bat jarri zuen martxan 2015ean, alor horretako ikerketaz arduratzeko.
Horren bitartez, Ekodiseinutik bost jarduera-ardatz identifikatu dira Ekonomia zirkularrari laguntzen dioten produktuen diseinurako:
- Produktuaren balio-bizitza luzatzeko diseinua
- Mantenu eta konpongarritasunerako diseinua
- Berrerabilerako diseinua
- Produktuaren berreskurapenerako diseinua
- Piezak berreskuratzeko diseinua
Bost ardatz horiek, berriz, 11 jarduera-estrategiatan banatzen dira, ondorengo irudiak erakusten duen bezala: