Kanpo-komunikazioa
Basque Ecodesign Centerrek zenbait jardunaldi tekniko antolatu ditu, garatzen ari den lan batzuk azaltzeko. Jarduera propio horren osagarri gisa, eta bere jarduera gizarteari eta interesatutako eragileei jakinarazteko eta helarazteko xedez, urtean beste erakunde batzuen ekitaldietan ere parte hartu du, bere jarduera eta bere partaideena azaltzeko. Jarduera horien baitan, Basque Ecodesing Center ekimen hauetan izan da:
- Nazioarteko batzar zientifiko edo teknikoak; horrelakoetan, Basque Ecodesign Centerrek
aurkeztu ditu Euskadiko enpresetan garatutako eta pilotatutako planteamendu metodologiko propioak. - Dibulgazio eta kontzientziaziorako ekitaldiak, bai iritzi publikoari eta bai sektore industrialari zuzenduak, Bizi Zikloaren Azterketak eta Ekodiseinuak horiek aplikatzen dituzten enpresei eskaintzen dizkieten abantailak eta aukerak ezagutzera emateko.
- Lan-jardunaldi bateratuak Euskadiko beste eragile batzuekin, enpresa bazkideen hornikuntza-katea osatzen duten beste enpresa batzuek –batez ere ETEek- lan-eredu horiek ezagutu eta integratu ditzaten beren eguneroko jardunean. Euskal Eco Design Center-aren parte-hartzea eta kanpoko presentzia 2012-2015 urte bitarteko denboraldian taula hauetan laburbiltzen da: