Ekoberrikuntzaren portfolioa
Basque Ecodesign Centerren bananako zaintza-txosten bakoitza “Ekoberrikuntzaren portjolioa” deritzan tresnan sintetizatzen da. Konpainia bakoitzak ingurumenaren alorrean dituen ahulezia eta indarren azterketatik abiatuta, eta zuzeneko konkurrentziaren eta lider sektorialen aldean duen posizionamendu erlatiboa ikusita, txostenak alerta tekniko multzo bat biltzen du, alegia, zaintza-sistemaren bidez identifikatutako alerta multzo bat. Hor sartzen dira, besteak beste, enpresaren jardunaren eremuan gauzatzen ari diren ekintzak, ikerketa-proiektuak, araudi eta legediaren garapen berriak, GKEen eta beste funtsezko eragile batzuen posizionamendu publikoak, merkatuko tresna berriak eta horiek sektore industrialean duten aplikazioa, edo merkatuko joerak. Horrekin guztiarekin, azken urratsa da enpresak gauzatu ditzakeen jarduerei buruzko proposamen konkretuak egitea. Horiek definitzen dute enpresak garatu dezakeen Ekoberrikuntzako portjolio bat.
Proposamen horiek egituratzeko, eta enpresari berrikuntza estrategikoa kudeatzen laguntzeko, “Berrikuntzaren Anbizioaren Matrizea” erabiltzen da (ezagunagoa da bere ingelesezko izenagatik: “Innovation ambition matrix”); H. Igor Ansoff matematikariak asmatutako diagrama klasiko batetik abiatuta, matrizeak helburu hau du: enpresei laguntzea beren funtsak hazkunde- ekimenen artean asignatzerakoan. Ansffen matrizeak ideia bat argitzen du, alegia, taktikak aldatu egin behar direla egoeraren arabera, hots, kontuan hartuta ea enpresak produktu berri bat merkaturatzen duen, merkatu berri batean sartzen den, edo gauza biak egiten dituen.
Matrizearen bertsio berriak balio-tarte berri batez ordezkatzen ditu Ansoffen aukeraketa bitarrak, hots, produktuen eta merkatuen arteko aukeraketa bitarrak (zaharra dena eta berria dena). Era horretan, aitortzen da enpresa baten eskaintzaren nobedadea (x ardatzean) eta beren bezeroen merkatuen nobedadea (y ardatzean) gradu kontua direla. Horretarako, hiru distantzia maila gainjartzen dira, konpainiatik errealitateraino.
Horrek guztiak hiru Ekoberrikuntza maila posible itxuratzen ditu enpresarentzat, ezkerretik eskuinera hasita:
- Berrikuntza nuklearra. Ekoberrikuntzaren alorreko ekimen nagusiak biltzen ditu, hots, oraingo produktuen aldaketa inkrementaletara zuzentzen direnak, jadanik existitzen diren bezeroak eta merkatuak finkatzeko eta berresteko.
- Alboko berrikuntza. Enpresak ondo egiten duena espazio berri batean aprobetxatzea da ekoberrikuntza mota honen ezaugarria. Hau da, produktu berbera, baina merkatu berri baterako hobetuta; edo produktu berri bat jadanik finkatuta dagoen merkatu baterako.
- Berrikuntza erradikala. Eraldaketarako proposamenak dira: eskaintza berriak sortu nahi dituzte, merkatu berriei eta bezeroen beharrei erantztuteko.
Tresna honen erabilerari esker, enpresek Ekoberrikuntza maila jakin bat esleitu diezaiokete proposamen bakoitzari, eta, gainera, beren estrategia globala zein den baloratu dezakete, orokorrean, eta hausnartu dezakete ea estrategia horrek benetan erantzuten dion merkatuan izan nahi duten enpresa eredu eta profilari.