Skip to main content

Ideien koadernoak

Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiak gai berrien inguruan garatu dituen zaintza-lanen bidez eskuratutako ezagutza Euskadiko ehun industrialera iritsi ahal izan dadin, 2013an "Ideien Koadernoa" eredua definitu zen, hau da, gaikako argitalpen serie beri bat, garrantzia hartzen ari diren ingurumen-gai konkretuen alderdi teknikoak modu errazean azaltzen dituena, dibulgazioari begira.

Kontzeptua hobeto ulertzeko eta erabiltzen ohitzeko, Ideien Koaderno guztiek egitura berdina dute:

  • Zer da? Lehenengo atala, aztertutako kontzeptua eta lotuta egon litezkeen terminoen definizioak esplikatzen dituena.
  • Zertan datza? Gaiaren inplikazio teknikoak, lortutako garapen maila, eskaintzen dituen hobekuntzak edo ekar ditzakeen arriskuak.
  • Ingurumen-inplikazioa, positiboak zein negatiboak, produktuaren Bizi Zikloaren ikuspegiarekin.
  • Aplikazio-kasuak eta gai bakoitzari lotutako arrakasta eta porrut kasuak.
  • Eta orain zer? Erreferentziazko zerrenda bat, kontzeptua gehiago sakontzeko edo aplikazio-pilotu bat abiatu ahal izateko gomendioak.
Ideien Laborategiko lehenengo Ideien Koadernoaren edukiak.