Erakundearen Ingurumen Aztarna
Erakundearen Ingurumen Aztarna ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen erakunde batek bere bizi-ziklo osoan zehar duen ingurumen-jokabidea neurtzen duen irizpide anitzeko neurri bat da.
Helburua erakundeon jardueren ondoriozko ingurumen-inpaktua murrizten saiatzea da, eta, horretarako, hornikuntza-kateko jarduerak hartzen ditu kontuan (lehengaien erauzketatik hasi eta azken hondakinen kudeaketara, ekoizpenetik eta erabileratik igarota). Kontuan izan diren erakundeen artean enpresak, administrazio publikoarekin lotutako erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta bestelako elkarteak daude. Nabarmendu beharra dago Erakundearen Ingurumen Aztarnak kokaleku eta atalase zehatzetan kontzentratutako beste tresna batzuen osagarri direla.
Erakundearen Ingurumen Aztarna orok oinarri gisa ditu Erakundearen Ingurumen Aztarnako Arau Sektorialak (OEFSR ingelesez); horiek, bada, jarduera-sektore bakoitzean ingurumen-aztarnako azterketa nola egin azaltzeko gida tekniko zehatza ematen dute. OEFSRk ingurumen-aztarnaren gaineko orientazio metodologiko orokorra osatzen dute, maila sektorialeko zehaztasunak emanda eta koherentzia ziurtatuta.