Skip to main content

Smart Neighborhood

Smart City baten jatorriak bi irizpide ditu. Lehendabizikoak, aldez aurretik sortutako hiriak biltzen ditu, jasangarritasunerako bidea egiteko prest daudenak; bigarrenak, berriz, hiri adimendunak sortzea du oinarri, huts-hutsetik hasita.

Bigarren horretan, muga handiena ezartzen duen faktorea ingurune naturala eta bitartekoak dira; lehendabiziko kasuan, ordea, ingurune naturalaz gain, aldez aurretik martxan diren azpiegitura askok eta askok gainditu beharreko oztopoak ekarriko dituzte.

Bi kasuetan, dela hiri-zabalgune berri batean edo lehendik sortutako auzune batean, esku-hartzeak modu mailakatuan egingo dira.

Arrazoi hori dela eta, auzo adimendunak sortzen dira (Smart Neighborhood izenez ezagutzen direnak, alegia). Auzune horien ezaugarri nagusia zera da, hiriaren erdi-bideko eskalan duten jasangarritasuna.

Hiriaren barruko maila ondo egokituta eta integratuta egon beharko da; hau da, hiri-garapen egokia jarraitu beharko du (Smart Growht), eta, horrez gain, gainerako auzuneekin modu egokian lotuta egon beharko du (Smart Mobility).

Más información