Ingurumen-lehiakortasunaren ebaluazioa zaintza-txostenetan
Inguruneko enpresen jarduera lehiakorrei eta negozioaren joera orokorrei buruzko ikuspegi zehatza lortu ahal izateko (hori “Adimen Lehiakorra” ere esaten zaio), enpresa bazkideen Ingurumen Zaintzako Txostenen bigarren ediziotik aurrera modulu espezifiko bat erantsi zen, kontzeptu hori sakonago garatzeko.
Bertan, aztertutako enpresaren ingurumen-jardueren azterketa konparatibo sakon bat egiten da, bere zuzeneko lehiakideak eta sektoreko mundu-liderrak konparazioaren erreferentziatzat hartuta. Azterlana enpresaren ingurumen-jardueren ikuspuntutik egiten da, eta baita eskaintzen dituen produktu eta/edo zerbitzuen ikuspuntutik ere. Horretarako, guztira 21 aldagai aztertzen dira, hiru jarduera azpi-mailatan:
- Aplikatutako neurriak. Eremu bakoitzean, beren jardunaren ingurumen-hobekuntzarako enpresek gauzatutako ekintzak zehazten dira.
- Informazioaren gardentasuna. Ezartzen den hobekuntza bakoitza modu garbi eta gardenean komunikatu daiteke kanpoan, merkatuko zenbait tresna erabiliz. Horri dagokionez, aztertutako enpresetan erabilitako tresnak zein diren zehazten da.
- Kanpotik lortutako aitortzak. Bai enpresan eta bai bere produktu eta/edo zerbitzuetan ezarritako ingurumen-hobekuntzako estrategiek kanpoko aitortza lor dezakete, interes-eragileen, alderdi interesatuen, erakunde publikoen edo gizarte-mugimenduen aldetik. Zehazten da zein diren aztertutako enpresek lortu dituzten aitortzak.
Azterketak oinarritzat hartzen dituen informazioak iturri publikoetatik eta erregistro ofizialetatik datoz, eta ondorioztatzen den informazio guztia laburpen-taula batean sintetizatzen da, ondoren ageri den bezala.
Azterlan horiek emaitza ona izan dutenez, hurrengo edizioetan hobetu egingo da informazioaren bilketa eta handitu egingo da aztertutako aldagaien osoko kopurua.
