Skip to main content

Smart Hiria

Gaur egun, munduko biztanleen erdiak hirietan bizi dira. Bizi-kalitatearen hobekuntzagatik eta garapen ekonomiko zein teknologikoagatik, hiri handi horiek hazten jarraituko dute modu esanguratsuan. Hala eta guztiz ere, bat-bateko hazkunde horrek -berokuntza globala edo mendetasun energetikoaren moduko arazoak ere gehituta- alternatiba berriak lehenbailehen planteatzera behartzen du.

Horrenbestez, testuinguru horretan sortzen da Smart City –Hiri Adimenduna- kontzeptua: ingurumenaren eta sozio-ekonomiaren ikuspuntutik jasangarria den hiri bat, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) integratzen dituena hiria biziberritzeko prozesuan.

Gai horietara zuzendutako lehenengo Ideien Koadernoa Hiri Adimendunei buruzko sarrera bat da; bere asmoa da ezagutza handiagoa helaraztea kontzeptu jakin batzuen inguruan, hala nola hiri-sarearen birdiseinua, mugikortasun jasangarria, energetikoki eraginkorrak diren eraikinak, eta etorkizuneko hirien aurrerabidea oinarritu ditzaketen beste gako batzuk.

Argitalpen, albiste eta bideo interesgarriak:

Más información