Skip to main content

Zaintza teknologikoko banakako txostenak

Aurreko atalean deskribatutako ingurumen-zaintzako sistemaren lehenengo ekarpen baliagarria ingurumen- zaintza eta -lehiakortasunari buruzko urteko txostenak dira. Basque Ecodesign Centerren enpresa bazkide bakoitzarentzat egiten diren banakako txostenak dira.

Orokorrean txostenak ondorengo informazio-blokeetan egituratuta daude:

  • Enpresaren ingurumen-jardueren diagnostiko bat, bi eremu konkretutan: Ingurumena eta Enpresa, eta Ingurumena eta Produktua. Hau 2014ko edizioan gehitutako hobekuntza bat da.
  • Identifikatutako alerta nagusien laburpen bat (merkatuak eskaintzen dituen alderdi teknologikoak, legedi berriak edo merkatuko tresna berriak, lehiakideen jarduerak, detektatutako negozio modu berriak,...).
  • Ekoberrikuntzaren alorrean garatu daitezkeen proposamenak, dela banaka dela beste bazkide batzuekin batera, enpresa bakoitzaren posizionamendua hobetzeko. Proposamenak hiru berrikuntza mailatan daude egituratuta, beren konplexutasunaren arabera (nuklearra, albokoa edo erradikala).

Txosten horietatik abiatuta, eta horien edukia enpresa bakoitzari aurkeztu eta gero, urte bakoitzean garatu beharreko proiektu teknikoen kartera osatuko duten lanak definitzen dira.

Zaintza-lana ez da gelditzen txostena bukatuta dagoenean; aitzitik, urtea bukatu arte mantentzen da, abiatutako jarduerak hobeto doitzeko eta hurrengo ekitaldiko txosten berrien oinarritzat hartzeko.

Detalle del nuevo apartado de posicionamiento ambiental competitivo de cada empresa socia, pre- sente en su informe de vigilancia ambiental.