Skip to main content

Produktuaren IRAUNKORTASUNA: Nola egin produktu iraunkorragoak?

IAzken urteotan, tresneria elektriko eta elektronikoen ingurumen- paradigma oso bizkor ari da aldatzen Europan, eta aurreikus dait are gehiago aldatuko dela datozen urteotan. 1990eko hamarraldiaren azken aldera irizten zitzaion horrelako produktue bizi luzea izatea ez zela ingurumenerako ona, ingurumen-inpaktu handiena erabilera fasean izaten zutenez, energia-kontsumo

Handiko produktuak urte luzez abian edukitzea, sektorea, denbora laburrean, kontsumo-parametroak dezente hobetzeko kapaz zenean, ez zen estrategiarik onena. Produktu eraginkorrago berri bat fabrikatzeko inpaktua bost urte baino gutxiagoan konpentsatuta geratzen zen, horregatik zen hobea, ingurumenaren ikuspegitik, produktuek gutxi irautea.

Ziklo hori, ordea, amaitzen ari da, eta jauzi teknologiko handiren bat gertatu ezean, ez dirudi energia- kontsumoak hain nabarmen murrizten jarraituko dutenik. Horri lehengaien urritasuna eransten badiogu ondorioa bestelakoa da: mota horretako produktuen iraunkortasunak eta bizi erabilgarria luzatzeak gero eta protagonismo handiagoa du, bai eztabaida politikoetan eta bai araudiei buruzkoetan.

Eztabaida iritsi da jada Europako Parlamentura. Ekoizpen eta kontsumo jasangarriari buruzko ekintza-planaren hurrengo berrikuspenaren esparruan, Europak iraunkortasun luzeagoko produktuen garapena sustatu nahi du. Iraunkortasuna eta berorren ondorioak agenda politikoan daude jada.

Auzi horiek guztiak eztabaidatzeko, 2013ko uztailaren 19an, Fagor Etxetresnak, S.Koop-en gauzatu zen Basque Ecodesign Center-eko lehenengo mahai-inguru tematikoa, zeinaren eztabaidagai printzipala etxetresna elektrikoen iraunkortasunaren kontzeptua izan baitzen.

Enpresako Ingurumeneko, Kalitateko eta Berrikuntzako zuzendariak bertan zirela, gai gehiagoren artean, honako hauek aztertu ziren: produktuen iraunkortasuna handitzera zuzendutako lege-joera berriak, produktuen zaharkitze programatuak eta hautemandako zaharkitzeak eragiten duten gero eta kezka handiagoa, eta kontsumitzaile-erabiltzaileek, talde ekologistek eta gizarte-mugimenduek jokatzen duten papera.