Skip to main content

Lankidetza-proiektuak


Sektore elektrikoa klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokiak

Klima-aldaketara egokitzea lehentasun bat da Iberdrolarentzat nahiz EDPrentzat. Klima-aldaketara egokitzeko planak bideratzeko helburuarekin, egokitzapenerako jardunbide egokien bilaketa bat egin zen beste konpainia batzuek dagoeneko ezarri dituzten jardunbideen artean, etorkizuneko proiekzio handiena duten ekoizpen-teknologien eta transmisio-sarearen arriskuak murrizteko. Hala, 20 jardunbide egoki jasotzen zituen koaderno bat egin zen, Iberiar penintsulan osoan aplikatu ahal izateko.

Ecodiseño del punto de recarga para vehículo eléctrico

Within Basque Ecodesign Centerren jardueren esparruan, Iberdrolak eta Gamesak produktuen bizi-zikloaren azterketa (BZA) eta ekodiseinua arloetan elkarrekin lan egin dute. Zehazki, BP proiektua, ibilgailu elektrikoentzako birkargatze-puntua izan da aztertzeko eta hobetzeko aukeratu dena, haren bizi-zikloarekin lotutako ingurumen-alderdiak identifikatzeko eta ebaluatzeko. Birkargatze-puntuaren bi ereduak hartu dira kontuan: zutikakoa eta hormakoa.

Lortutako hobekuntzen artean, hauexek azpimarratu behar dira:

  •  Produktuaren guztizko pisua % 9 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta.
  • - Produktuaren ingurumen-eragin globala % 10 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta.
  • - Produktuaren klima-aldaketako potentziala % 12 murriztea aurreko prototipoekin alderatuta.
  • - Produktuaren osagaien kopurua optimizatzea: bi bateria independente izatetik bat integratua edukitzera igaro da, eta beharrezkoak ez diren piezak kendu dira.


 

Iberdrolaren parke eolikoetan sortutako elektrizitatearen EPDen garapena

A Bere G90 – 2.O MW serieko aerosorgailuaren Bizi Zikloaren kalkuluan (BZA) Gamesak garatutako lana abiapuntutzat hartuta, Iberdrolak bere lehenengo bi Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPDak) garatu ahal izan ditu 2015ean, hain zuzen ere bere bi parke eolikotan sortutako elektrizitateari buruzkoak, alegia, Gamesaren aerosorgailu modelo hori duten parte eolikoetan.

Zehazki, bi EPDak parke hauetan garatu dira:

  • “Alto de la degollada” izeneko parke eolikoa, 50 MWko kapazitate instalatua duena, Castrojeriz eta Los Balbases udalerrietan (Burgos).
  • “Los Lirios” parke eolikoa, 50 MWko kapazitate instalatua duena, San Silvestre de Guzmán udalerrian, (Huelva ).

Bestalde, EPD horiek izan dira “International EPD System” eta “Global EPD” sistemen ziurtagiri bikoitza mundu osoan lortu duten lehenengoak.