Estandar berriak produktuak ingurumen aldetik ebaluatzeko eta alderatzeko
Estandar berriak produktuak ingurumen aldetik ebaluatzeko eta alderatzeko
Normalkuntzak ingurumenaren alorrean duen eta izango duen garrantziaz jakitun egonda, Basque Ecodesign Center AENORen Ingurumen Kudeaketari buruzko 150. Normalkuntza Teknikoko Batzordeari atxiki zaio, ihoberen bidez.
Talde horren jardueraren eremuan, ingurumen-kudeaketako sistema eta tresnen normalkuntza aztertzen da. Jarduera lau taldetan dago banatuta: SC1, ingurumen-kudeaketako sistemak; SC2, ingurumen-auditoria eta ingurumen-jokabidearen ebaluazioa; SC3, Etiketatze ekologikoa eta Bizi Zikloaren Azterketa (BZA); eta SC4, Terminologia.
Lantalde horrek bi nazioarteko batzorderen ispilu- funtzioak betetzen ditu Espainian: Ingurumen-kudeaketaren ISO/TC 207 batzordearena; eta produktu mekanikoen ekodiseinuaren metodologiaren CEN/PC batzordearena.
2014an, ingurumen-kudeaketaren alorreko enpresa liderrentzat etorkizunean inplikazio garrantzitsuak izan litzaketen arau-garapen berriak identifikatu ziren eta haien jarraipena egin zen. Identifikatutako eta aztertutako proiektuen artean, honako hauek daude:
- CEN/TS 16524.– Mechanical products—Methodology for reduction of environmental impacts in product design and development.
- ISO 14046:2014– Environmental Management—Water footprint—Principles, requirements and guidelines.
- ISO 14031:2013– Environmental Management—Environmental performance evaluation—Guidelines.
- ISO/TS 14072:2014.- Environmental management — Life cycle assessment — Requirements and guidelines for Organizational Life Cycle Assessment
- ISO/DTS 14027.– Environmental labels and declarations - Type III environmental declarations—Product Category Rule (PCR) development
Proiektu honen helburua da estandar berri hauek Euskadiko enpresen jarduera industrialean izan litzaketen inplikazioak aztertzea eta pilotatzea, hortik abiatuta egokitzat jotzen diren hedakuntza-lanak eta laguntza teknikoko lanak gauzatzeko.
Aldi berean, Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideentzat garrantzi berezia izan dezaketen arauen kasuan, jarraipen teknikoa egingo zaie beren garapen-fasean, identifikatzen diren ekarpenak eta hobekuntzak egiteari begira.