Zertarako balio du Europako Ingurumen Aztarnak?
Ingurumen-aztarnaren aplikazioez hitz egitean, kontuan izan behar da produktuaren ingurumen-aztarnaren eta erakundearen ingurumen-aztarnaren aplikazioak ezberdinak direla.
Produktuaren Ingurumen Aztarna
Produktuaren Ingurumen Aztarnaren kasuan, aplikazioak taldekatu egin daitezke, azterketa barrura begirako edo kanpora begirako informazioa emateko egiten den. Barrura begira aplikatzen bada, ingurumen-kudeaketarekin, ingurumen-ikuspuntutik kritikoak diren puntuen zehaztapenarekin, hobekuntzarekin eta ingurumen jokabidearen jarraipenarekin lagundu daiteke. Kanpoko aplikazioen kasuan, aukera ugari daude. Bezero eta kontsumitzaileei erantzuteko, marketin-ekintzak aurrera eramateko, produktuen arteko konparaziozko ebaluazioak egiteko (bai propioak bai lehiakideenak), horniketa-katean zehar diseinu ekologiko bat egiteko, erosketa ekologikoko ekintzak laguntzeko eta Europar Batasuneko ingurumen-politiken baldintzei erantzuteko aplika daiteke.
Erakundearen Ingurumen Aztarna
Erakundearen Ingurumen Aztarnari dagokionez, aplikazioek barnekoak eta kanpokoak izaten jarraitzen duten arren, aplikazioaren arabera, apur bat desberdinak dira azterketa egiteko ezinbesteko baldintzak. Alde batetik, barne-aplikazioen kasuan, ingurumen-kudeaketarekin, ingurumen-ikuspuntutik kritikoak diren puntuen zehaztapenarekin, hobekuntzarekin eta ingurumen-jokabidearen jarraipenarekin lagundu daiteke. Bestetik, kanpoko aplikazioek aukera ugari hartzen dituzte barne; besteak beste, informazio-eskaerei erantzutea eta Europa mailako eta estatu kideen mailako ingurumenaren arloko politiketan proposatutako baldintzei erantzutea.