Life Cycle Costing (LCC): kostuen azterketa produktu eta/edo zerbitzuen diseinu jasangarriari aplikatuta
Life Cycle Costing (LCC): kostuen azterketa produktu eta/edo zerbitzuen diseinu jasangarriari aplikatuta
Kontsumo intentsiboaren eraginez, lehengai batzuen eskuragarritasuna kezka politiko eta ekonomiko bihurtu da bai gobernuentzat eta bai enpresentzat. Izan ere, material urri eta baliotsuak funtsezkoak dira egunero erabiltzen ditugun produktu askorentzat.
Erronka horri aurre egiteko, produktuak diseinatzerakoan beharrezkoa da beren berrerabilera eta konponketa gogoan izatea, bigarren edo hirugarren bizitza emateko; halaber, birziklapena ere hartu behar da kontuan, eta hondakinen material guztiak berreskuratzea ahalbidetzen duten eta merkataritzaren ikuspuntutik bideragarriak diren teknologietan inbertitu behar da, materialen fluxuen aldetik zirkularra den eredu ekonomiko batean aurrera egiteko.
Horregatik, beharrezkoa da ekoizpen-zentrora mugatzen den ikuspegi tradizionaletik harago joatea eta bizi-zikloaren kontzeptua erabiltzea. Horrek eskatzen du produktuaren ingurumen-inpaktuak eta inpaktu ekonomiko eta sozialak gogoan izatea, lehengaien erauzketa eta prozesaketatik hasita, ekoizpen, banaketa, erabilera, mantenu eta konponketatik pasatuz, birziklapenera edo azkeneko ezabaketara iritsi arte.
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kontzientzia sortu nahi du informazio integral eta zorrotzaren erabilerak erabakiak hartzerakoan duen garrantziaz; halaber, laguntza eman nahi die ingurumen-inpaktuak beren produktuen bizi-zikloan murriztu nahi dituzten enpresei, ongizate sozial eta ekonomiko handiagoa sortzeaz batera. Dokumentu honekin, bizi-zikloaren kostuak kalkulatzeko eta kostu horiek produktu eta zerbitzuen ingurumen-jokabidearekin duten lotura ezagutzeko tresna eraginkorrenak hurbildu nahi dizkie enpresa, instituzio eta kontsumitzaileei, Europako Batzordearen Baliabideen Eraginkortasunaren Bide- orriaren gomendioak betez. Gainera, GAMESAk bere produktu batean garatutako kasu praktiko bat ere gehitu du: Ibilgailu Elektrikoak Birkargatzeko Puntu bat.
Produktu baten ingurumen-kostu eta –inpaktuen banaketa.