Skip to main content

Piezak berreskuratzeko ekodiseinua

Produktu batzuk ezin dira birbalorizatu produktu oso gisara, zenbait arrazoi direla medio. Gerta daiteke, ordea, haien piezek beste prozesu batzuetarako balio izatea. Hor dugu, adibidez, piezen berreskuratzea.

Produktu osoen berreskuratzea baino jarduera askoz ere hedatuagoa eta teknikoki garatuagoa da, sektore jakin batzuetan batez ere (automobilgintza, esate baterako), non etengabea den ordezko piezen eskaria. Piezak berreskuratzeko moduari dagokionez, ordea, alde handiak daude sektore batzuetatik beste batzuetara, faktore hauen arabera: piezaren funtzioa, adina, materialak eta abar.

Ekodiseinua erabiltzeak erraztu egin dezake piezen eta erabilitako osagaien berreskuratzea eta, horrenbestez, lagungarri izan daiteke baliabiderik alferrik ez galtzeko. Horretaz informazio pixka bat eskaintzea, hain juxtu ere, koaderno honen xedea.