Hornigai eta zerbitzu korporatiboen erosketa eta kontrataziorako laguntza
Argitalpen hau ingurumen-alderdiak erakundeen erosketa eta kontratazioetan txertatzeak dituen abantailak azaltzera eta dibulgatzera zuzendutako tresna multzo baten partea da. Azken jarduera-eremu horretan, hornigai eta zerbitzu korporatiboen erosketa eta kontratazioa sartzen dira.
Dokumentu honek azaldu nahi du, modu ulerterrazean, zer alderdi hartu behar diren bereziki kontuan ingurumenaren ikuspuntutik arduratsua den moduan erosteko edo kontratatzeko, hiru exijentzia maila ezarriz (oinarrizkoa, aurreratua eta bikaina).
Kontuan hartu beharreko oinarrizko alderdi garrantzitsuenak berrikusteaz gain (bai ingurumen-alderdiak eta bai alderdi teknikoak), errepasoa egiten zaie ingurumena errespetatzen duten produktu/zerbitzuak identifikatzen dituzten ingurumen- ziurtagiri eta ekoetiketa nagusiei.
Azkenik, jarraibideak ezartzen dira erosketa eta kontratazio prozesu osoaren une bakoitzerako, prozesua arrakastaz amaitu ahal izateko; hala, lau jarduera-une ezartzen dira, Bizi Zikloaren edo kontratazioa bera, ondasunaren kontsumoa eta, bukatzeko, bere hondakinen kudeaketa.
Dokumentuan jorratzen den informazioa EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEAREN GIDALIBURU PRAKTIKOAn dago oinarrituta. Horixe da Eusko Jaurlaritzak berak –Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez- erosketa publiko berdea euskal administrazioan garatzeko prestatu duen laguntzazko tresna nagusia, eta sostengu osagarria izan daiteke argitalpen honekin zerikusia duen lanerako.
Alde horretatik, eta gehienbat erakunde pribatuen erabilerarako pentsatutako tresna bat izan arren, administrazio publikoek ere erabil lezakete, arazorik gabe, lizitazio publikorik egin behar ez den kasuetan –zenbatekoak txikiak direlako-.
Horrenbestez, lanerako tresna bizkor eta erraza da, erosketa pribatu berdeko politika bat era guztietako enpresetan abiatzeko.