Green Washing
Gero eta enpresa gehiagok hartzen dute ingurumenaren hobekuntza beren jardunaren zeharkako elementutzat. Horren arrazoiak dira, besteak beste, gora egin duela ingurumena gehiago errespetatzen duten produktu eta zerbitzuen eskaria, legediak presio gero eta handiagoa egiten duela eta balio-katearen exijentzia gero eta handiagoa dela.
Konkurrentziaren aurrean ingurumen-hobekuntza erakusten duten produktu eta zerbitzu batzuk Green Marketing estrategiaren babespean merkaturatzen dira; horren helburua da egindako inbertsioari errentagarritasun komertziala ateratzea eta markaren inguruko pertzepzioa hobetzea.
Hala eta guztiz ere, badira enpresa batzuk, merkatu berdeek erakarrita daudenak baina ezagutza eta/edo kontrol faltaren ondorioz mezu faltsuak hedatu eta tresna engainagarriak erabiltzen dituztenak, eta horrek bezeroak nahastu ditzake eta benetan konprometituta dauden enpresen ahaleginak debaluatu. Praktika multzo hori Green Washing terminoaren baitan sartzen da.
Hirugarren Ideien Koadernoak Green Washing deritzana jorratzen du; beraren asmoa da enpresei praktika txar horiek identifikatzen laguntzea; horrekin batera, Ingurumen-komunikazio egiatia eraikitzeko jarraibide batzuk ematen ditu, bereizkuntzaren bitartez posizionamendu lehiakor hobea lortzea xedetzat hartuta.