Skip to main content

Ekonomia zirkularrerako trantsizioa burutzeko arauen M/543 agiria

Europako Batzordeak 2015ean CEN, CENELEC eta ETSI-ri, M/543 (Brusela, 17.12.2015 C (2015) 9096 amaiera) aginduaren bidez, energiaren inguruko produktuetarako (Erp ingelesezko sigletan) estandar horizontalak eta estandarazizazio entregagaiak garatzea eskatu zien, Diseinu Ekologikoaren (2009/125/EC) Zuzentarauaren ezarpenari eusteko eta ekonomia zirkularrerako trantsizioan laguntzeko. Normalizazio eskaera horrek biltzen dituen gaiak materialaren eraginkortasunarekin lotutako alderdi hauei buruzkoak dira:

  1. Produktuaren bizitza erabilgarria luzatzea.
  2. Osagaiak berrerabiltzeko edo produktuak birziklatzeko gaitasuna haien bizitza amaieran.
  3. Berrerabilitako osagaiak edota birziklatutako materialak erabiltzea.

M/543 aginduaren arabera garatutako estandarrak izatez orokorrak dira eta oinarri izango dira ErPs produktu espezifikoak edo talde espezifikoak barneratzen dituzten etorkizuneko argitalpenak garatzeko.

Jarraian, egun garatzen ari diren txosten teknikoen (TR) eta estandarren (EN) zerrenda bat adierazten da, eta erantsitako dokumentuan xehetasun handiagoz jorratzen dira, besteak beste, produktuen iraunkortasuna, konpongarritasuna, berrerabilgarritasuna, birziklatzeko gaitasuna, birziklatutako edukia, berriro fabrikatzeko gaitasuna eta produktuen bizitza itxaropena.

Materialen eraginkortasunean eragina izan dezaketen beste alderdi batzuk, hala nola, baliabide berriztagarriak, plastiko biodegradagarriak, pisua gutxitzea eta funtzionaltasuna ez ditu estandarren multzo honek barnean hartzen, eragina izan dezaketen arren.

Lan-plangintzan gehitutako dokumentuak eta erantsita doan dokumentuan zehatz-mehatz azaldutakoak honako hauek dira:

  • (TR 45550) Materialen eraginkortasunarekin lotutako definizioak
  • (TR 45551) Material eraginkortasunaren estandar generikoak erabiltzeko gida energiarekin zerikusirik duten produktuen estandarizazio entregagai espezifikoak erredaktatzen direnean
  • (EN 45552) Energiarekin lotutako produktuen iraunkortasuna ebaluatzeko metodo orokorra
  • (EN 45553) Energiarekin lotutako produktuak birfabrikatzeko gaitasuna ebaluatzeko metodo orokorra
  • (EN 45554) Energiarekin lotutako produktuak konpondu, berrerabili eta eguneratzeko gaitasuna ebaluatzeko metodo orokorrak
  • (EN 45555) Energiarekin lotutako produktuen birziklapena eta berreskuratzeko gaitasuna ebaluatzeko metodo orokorrak
  • (EN 45556) Energiarekin lotutako produktuen berrerabilitako osagaien proportzioa ebaluatzeko metodo orokorra
  • (EN 45557) Energiarekin lotutako produktuen birziklatutako materialaren edukiaren proportzioa ebaluatzeko metodo orokorra
  • (EN 45558) Energiarekin lotutako produktuetan lehengai kritikoen erabilera adierazteko metodo orokorra
  • (EN 45559) Energiarekin lotutako produktuen eraginkortasun materialarekin zerikusia duten alderdiei buruzko informazioa emateko metodoak

 

Gaur egungo estandarrak behin betikoak izan ez arren, eta behin betiko argitaratu baino lehen berrikusketa fasean egon arren, tresna ona izan daitezke produktuen propietateak modu kualitatiboan eta kuantitatiboan ebaluatzen dituzten metodoak definitzeko, ekonomia zirkularra sustatzea xede. Beraz, energiarekin erlazionatutako produktuen Eko diseinua babesteko tresna gisa jo litezke, haien zenbait alderdi kuantifikatzea eta hobetzea ahalbidetuz. Erantsitako dokumentuan jasotako fitxak informaziozkoak dira soilik eta dagozkien lan-dokumentuak zehatz-mehatz laburbiltzea dute helburu. Inolaz ere ez dute izan nahi haien itzulpen literala, ezta haiek ordezkatzea inongo moduan. Fitxa horien eta jatorrizko dokumentuaren arteko desadostasunik izanez gero, azken horretan jasotako testua izango da nagusi beti. Dokumentu hau garatu ahal izateko, eskuragarri dauden estandarren bertsioak erabili ditugu. Litekeena da ondorengo bertsioak argitaratzea, dokumentu honetan jasotako deskribapenarekin zehazki bat ez datozenak.

Laburpen-orri horien xedea dokumentu bakoitzak orain arte jorratutako alderdiak erakustea da, eta, hala badagokio oinarri gisa erabiltzailea, energiarekin lotutako produktuetan (ErP) eraginkortasun materialei eta ekonomia zirkularrari lotutako alderdien ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa egiteko metodo propioak zehaztu ditzan erabiltzaileak.