Skip to main content

Ormazabal

Lehen mailako banaketako 22 gelaxken ekodiseinua

Ormazabal enpresak Iberdrolak gauzatutako proiektu bat babestu du, zehazki, azken horrek Ordizian duen azpiestazio elektrikoaren ingurumen- jokabidea ezagutzekoa.

Horretarako, azpiestazioan instalatutako CPG_0 lehen mailako 22 banaketa-gelaxkei (hamaika taldetan sailkatuta ezaugarri eta elementu komunen arabera) dagozkien ingurumen-eraginak aztertu ziren, ekodiseinuaren metodologiaren arabera. Lortutako emaitzei esker, aztertutako produktuetan jatorria duten ingurumen-arazoekin lotutako puntu nagusiak identifikatu ziren, horietan etorkizunean aplika ahal izango diren estrategiak zehazteko eta identifikatzeko.

Emaitzei jarraiki, % 6-7 artean hobetu da aztertutako 22 gelaxken bizi-zikloa.


 

ORGANIC motako 630kVA/20kV banaketa-transformadorearen BZA

Produktu nagusien ingurumen-ebaluazioan orain arte egindako barne-lanean oinarrituta, ORMAZABAL bere ekipo berrienetako baten bizi-zikloaren azterketa garatzen hasi da. Ekipoa ORGANIC motako 630kVA/20kV banaketa-transformadorea da.

Produktu honen ezaugarri nagusietako bat dielektriko likido gisa landare-olioetatik lortutako eta gehigarri antioxidatzailerik gabe formulatutako ester natural biodegradagarri bat erabiltzean oinarritzen da. Ahalmen antioxidatzaile bikainaren oinarrian konposizio berezia dago, hala nola berariazko fintze prozesua, antioxidatzaile naturalak kontserbatzea ahalbidetzen duena.

Proiektu honetan "PSR 2000:6; Liquid- or gas-filled and dry type transformers within the range of < 1000 MVA" delakoaren aginduen arabera osatuko da eta

Produktuaren Ingurumen-adierazpenaren betekizunak beteko ditu (MSR 1999:2), ISO TR14025 arauaren aplikazioaren arabera. Suediako Ingurumen Ministerioaren Kudetzailetza Kontseiluak 2000/03/27an argitaratu zuen eta produktuen ingurumen-konparaketarako nazioarteko estandar gisa erabiltzen da.

 

Gaseko Isolamendu Integralez hornitutako CGM COSMOS-2LP Tentsio Ertaineko Gelaxkaren Bizi Zikloaren Azterketa (BZA)

Proiektuak Ormazábal enpresaren CGMCOSMOS-2LP gelaxkaren Bizi Zikloaren Azterketa egiten du, SimaPro tresnaz baliatuz. Azterlanaren helburu nagusia da produktuaren ingurumen-alderdi esanguratsuenak eta ingurumenean sortzen dituen inpaktuak kalkulatzea, enpresaren lehiakortasun- estrategiaren tresna gisa erabiltzeaz batera..

Horretarako, produktuaren bizitza eta berari atxikitako prozesuak aztertu dira, modu integralean, fase bakoitzari atxikitako ingurumen-karga guztiak definituz eta haien kaltegarritasun maila baloratuz. Gainera, xehetasun handiagoz aztertu da ekoizpen-fasea, zeren horixe baita Ormazábalen zuzeneko eragina duena; kasu horretan, gomendio batzuk egin dira produktuaren ingurumen-aldagaia hobetzeko.


Ormazabal da Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPDak) PEP Eco Passport sistema frantziarraren arabera lortu dituen lehenengo euskal enpresa

PEPecopassport® Produktuen Ingurumen Adierazpenen (EPDak) erreferentziazko nazioarteko programa da elektrizitate, elektronika eta berokuntza sektoreentzat eta hozkuntzaren industrientzat.

PEPecopassport programaren helburua da erreferentziazko esparru komun eta fidagarri bat eskaintzea, nazioarteko ISO 14025 eta ISO 14040 arauak betez, produktuei lotutako ingurumen-jarduerak modu esanguratsu eta objektiboan kalifikatu ahal izateko, bezero eta aholkulariei erabaki zuzenak hartzen laguntzeko xedez, datu argi eta fidagarriekin.

Gaseko Isolamendu Integralez hornitutako CGM COSMOS-2LP Tentsio Ertaineko Gelaxkaren ziurtapena lortuta, Ormazabal da Produktuaren Ingurumen Adierazpenen sistema horrekin lan egiten duen lehenengo euskal enpresa; horrek erakusten du kudeaketarekin hartuta duen konpromisoa, eta baita gardentasunaren alde egindako apustua ere, bere produktuen ingurumen-kontsiderazioei dagokienez.