Produktuaren Ingurumen Aztarna
Produktuaren Ingurumen Aztarna ondasun edo zerbitzu batek bere bizi-ziklo osoan zehar duen ingurumen-jokabidea neurtzen duen irizpide anitzeko neurri bat da.
Helburua ondasunen eta zerbitzuen ingurumen-inpaktua murrizten saiatzea da, eta, horretarako, hornikuntza-kateko jarduerak hartzen ditu kontuan (lehengaien erauzketatik hasi eta azken hondakinen kudeaketara, ekoizpenetik eta erabileratik igarota).
Produktuaren Ingurumen Aztarna orok oinarri gisa ditu Produktuaren Ingurumen Aztarnako Kategoria Arauak (PEFCR ingelesez); horiek, bada, produktu-kategoria bakoitzean ingurumen-aztarnako azterketa nola egin azaltzeko gida tekniko zehatza ematen dute. PEFCR arauek ingurumen-aztarnaren gaineko orientazio metodologiko orokorra osatzen dute, produktu mailako zehaztapenak emanda, eta ingurumen-aztarna azterketen koherentzia eta erreproduktibitatea ziurtatzen dute.