Skip to main content

Año 2014

Eroskik eta Euskatelek beren lanak aurkeztu dituzte Global Innovation Day’14an

2014ko urtarrilaren 30a — Bilbo

Innobasquek antolatuta, Global Innovation Day ekimenaren helburua da Innobasqueko bazkideek ezagutzera ematea Euskadin jadanik egiten ari den berrikuntza.

2014ko edizioa iragan urtarrilaren 30ean izan zen, Alhóndiga Bilbaon, eta bertan Eroskik eta Euskaltelek parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Alejandro Martínez Eroski Fundazioaren zuzendari nagusiak Zero Hondakin ekimena aurkeztu zuen. Beraren bitartez, eta elikagaien alferrikako galera saihesteko xedez, egoera onean dauden elikagaiak oparitzen zaizkie sozialki arduratsuak diren 40 erakunderi.

Beste alde batetik, Jose Felix Gonzalo Euskalteleko Antolaketa eta Kalitate zuzendariak azaldu zuenez, bere karbono-aztarna neurtu eta gero, Euskaltelek proiektu bat abiatu du bere zerbitzuen/produktuen ingurumen- inpaktua ezagutzeko (Internet, zuntz optikoko sarea, ekipoen erabilera eta bizi-amaiera), klima-aldaketan izan dezaketen inpaktua estimatuz.

“International trends in Ecodesign and Energy Labelling” jardunaldia

014ko otsailaren 21a — Brusela

EU2020k eraginkortasun energetikoaren eta berotegi-efektuko gasen alorrean ezarri dituen helburuak lortzeko, Europar Batasunak bi tresna nagusi sortu ditu: diseinu ekologikoaren zuzentaraua eta eraginkortasun energetikoaren etikatatzea.

Tresna horien etorkizunaz eta produktu berdeen ingurumen-merkatuaren dinamizazioan jokatzen duten rolaz eztabaidatzeko, otsailaren 20 eta 21ean topaketa bat egin zen Bruselan, Europako Batzordeko Industria Zuzendaritza nagusiak antolatua; bertan, Europako hainbat enpresa eta instituzio garrantzitsuren adituek eta ordezkariek parte hartu zuten.

Jardunaldiak sei lan-foro paralelotan banandu ziren. Basque Ecodesign Centerren kasuan, Ekodiseinuak lehiakortasun, berrikuntza eta garapen teknologikoan duen eragina aztertzeko foroan parte hartzera gonbidatu zuten.

Beste alderdi batzuen artean, aztergai egon zen zer rol jokatzen duen Ekodiseinuak enplegu berrien sorreran, hazkunde ekonomikoan eta merkatu berrietara iristeko tresna gisa. Hori guztia ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta legaletik eta ingurumenaren ikuspuntutik.

“Birziklatzeko diseinatu” jardunaldia, ECOEMBESekin

2014ko ekainaren 17a — Bilbo

Iragan ekainaren 17an, Ihoberen instalazioetan eta Basque Ecodesign Centerren lankidetzarekin, prebentzioa ontziki eta enbalajeen diseinuan sustatzeari buruzko jardunaldi bat egin zen. ECOEMBESek antolatuta, jardunaldian bilgarriak birziklagarriago bihurtzeko gako batzuk identifikatu ziren, “Birziklatzeko diseinatu” proiektuaren emaitzen bidez. Proiektu horren asmoa da ontzikiratze-enpresei ezagutzera ematea zer eragin dituzten ontzikien ezaugarriek bilketa, aukeraketa eta birziklapen prozesuetan; halaber, beste helburu bat da ontzikien hondakinen kudeaketari lotutako alderdien integrazio praktikoa sustatzea diseinu-fasean.

Jardunaldia bukatzeko, Zornotzako ontzikiak sailkatzeko planta bisitatu zen, haren funtzionamendu eta prozesuak bertatik bertara ezagutzeko.

ENCORE Steering Group Meeting

2014ko urriaren 30 eta 31 — Bilbo

2014eko urriaren 30 eta 31n, ENCORE Zuzendaritza Taldearen bilera egin zen Bilbon; bertan, 12 europar eskualdek jardunbide egokiak azaldu zituzten zenbait ingurumen-eremutan: klima-aldaketa, energia, airearen kalitatea, ura edo ingurune babestuetako turismoa, beste gai batzuen artean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, konferentziaren kide aktibo gisa, Basque Ecodesign Meeting 2014 ekitaldiaren edukiak aurkeztu zituen. Ekodiseinuari buruzko topaketa horrek produktu eta zerbitzuen diseinuaren alorreko hirurehun profesional bildu zituen Bilbon, 2014ko azaroaren 17an. Gainera, ekosistemen zerbitzuen eta lurralde-kudeaketa eta –plangintzaren artean dagoen lotura ere landu zen, Euskal

Servitization 2014: 3rd International Business Servitization Conference”

2014ko azaroaren 13 eta 14a — Bilbo

Azaroaren 13 eta 14an, Orkestra - Lehiakortasunerako Euskal Institutuak antolatuta, Negozio-ereduen zerbitizazioari buruzko 3. Nazioarteko Konferentzia egin zen Bilbon. Bertan, Basque Ecodesign Centerrek zerbitiziazio-irtenbideak txertatzeko garatzen ari den metodologia aurkeztu zuen; Produktu-Zerbitzu Sistemetan oinarrituta, irtenbide horiek produktuak fabrikatzen dituzten enpresen negozio-ereduetan txertatu nahi dira.

Bertaratutakoen aldetik onespen zabala lortu zuen Ikuspegi metodologiko hori Basque Ecodesign Centerrek abian jarri duen lan-ildoaren osagai bat da, eta lan metodologiko berri gisa argitaratuko da 2015an, enpresa bazkide batzuen sostengu eta inplikazioarekin.

“Ingeniaritza Jasangarriko Produktuak” Jardunaldia

2014ko abenduaren 11 — Vitoria—Gasteiz

La Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolak “Ingeniaritza Jasangarriko Produktuak” Jardunaldia egin zuen 2014ko abenduaren 11n. Bearen bitartez, ahalik eta aztarna ekologiko txikieneko ingeniaritzaren kultura hedatu nahi zuen, bai ikasleen eta UPV/EHUko pertsonalaren artean eta bai Gasteizko herritarren artean, enpresa jasangarriak unibertsitate-eremura hurbiltzeaz batera.

Jardunaldia hasi zen Xabi Sancho Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskolako Zuzendariaren eta UPV/EHUko Jasangarritasun Bulegoko Iratxe Amianoren hitzaldiekin.

Basque Ecodesign Center Ihoberen eskutik aurkeztu zen, eta horren ondoan beste erakunde batzuk ere aritu ziren, hala nola, AENOR, enpresa pribatu batzuk -Aernnova eta Michelín, besteak beste- eta aholkularitza-zerbitzuen enpresak –Inèdit, besteak beste-.