Skip to main content

2012ko urtea

Zentroaren aurkezpena “The Climate Group” nazioarteko sarean

2012ko martxoak 15 – Gasteiz

Gasteizek Europako «Hiriburutza Berdea» zeukala baliatuta, Gamesak eta Ihobek, Basque Ecodesign Centerreko Idazkaritza Tekniko gisa zihardutela, NBEren Rio+20 gailurraren aurreko nazioarteko bileran hartu zuten parte. Gasteizen izan zen bilera, The Climate Groupek antolatuta.

Bilera horretan, The Climate Groupeko ordezkaritzak eta euskal erakunde eta enpresetako hainbat ordezkarik gai ezberdinei buruz eztabaidatzeko, horien inguruko esperientziak azaltzeko etalankidetzak bilatzeko aukera izan zuten. Horietako bat ekodiseinua izan zen, eta Gamesak alor horretan izandako esperientzia aurkeztu zuen.

Aurkezpen horretan, UNE-EN ISO 14006:2011 arauaren pean ekodiseinuaren kudeaketa-sistema ezartzeko egindako lanaren esperientzia ere sartu zuen. Aipatu arauaren arabera diseinatutako G10X-4,5 MW haize- sorgailuak 3.169 etxebizitzari ematen die elektrizitatea urtean, eta atmosferara urtean 6.750 tona CO2 isurtzea saihesten du.

Vicinay Cadenasek “EPD System” lehenengo biltzarrean parte hartu du

2012ko maiatzak 15 – Stockholm (Suedia)

Vicinay Cadenas Suediara joan zen EPD System lehenengo batzarrera, merkaturatzen duen produktuaren EPDen ekoetiketatzean izan dituen arrakasta-esperientziak azaltzeko. Petrolioaren eta gasaren itsasoko industriarako kateak merkaturatzen ditu enpresak.

Environdec-ek, produktuen ingurumen-adierazpenak ziurtatzeko munduko erakunderik ospetsuenak, antolatu zuen biltzarra. 2012ko maiatzaren 15ean egin zen, Stockholmen, eta bertan EPD sistemaren 80 enpresa eta entitate sustatzailek parte hartu zuten, Europako hainbat herrialdekoak.

EPD ekoetiketatzea sustatzen azken urteetan egin duen lanagatik gonbidatu zuten hizlari gisa Vicinay Cadenas batzar horretara. Izan ere, ontzigintza- eta petrolio-sektoreko lehen enpresa izan da, mundu mailan, ingurumen- adierazpen bat (EPD) argitaratzen. Gaur egun, produktuen sei ingurumen- adierazpen plazaratu ditu Vicinay Cadenasek.

Fagorrek eta Ihobek kodiseinu-zuzentarauari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute

2012ko ekainak 11 – Madril

Fagor, Basque Ecodesign Centerreko kidea, Madrilen izan zen aurreko ekainaren 11n. Ekodiseinuaren egungo zuzentaraua aztertu zuen Ihoberekin, Ecodesekin eta CoolProducts-ekin batera, jardunaldi batean.

«Ekodiseinuaren Zuzentaraua eta energia-etiketatua: orainaren azterketa eta etorkizunerako proposamenak» zuen izena jardunaldiak. Han, ikuspegi askotatik aztertu zen europar zuzentaraua, zeinak energiarekin lotutako produktuei eragiten dien oraingoz: administrazioaren ikuspegitik, Industria, Energia eta Turisjmo Ministerioa eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (Ihobe) zirela administrazioen ordezkari; enpresaren ikuspegitik, Fagor zela enpresen ordezkari, eta kontsumitzaileen euren ikuspegitik.

Hondakinak Prebenitzeko 10. Jardunaldia

2012ko azaroak 22 – Bartzelona

Basque Ecodesign Center «Hondakinak Prebenitzeko 10. Jardunaldian» parte hartzera gonbidatu zuten. Kataluniako Hondakinen Agentziak eta Kataluniako Generalitateko Lurralde eta Jasangarritasun Sailak antolatu zuten jardunaldia, eta Bartzelonako Agbar dorrean egin zen joan den azaroaren 22an. Mercadona eta INDITEX enpresetako arduradunekin batera e zen lan-mahaian parte hartu zuen zentroak, hondakinen sorreraren prebentzioan eta ekodiseinuaren alorrean enpresek duten gizarte-erantzukizuna aztertzeko. Horretan, EAEn ekodiseinua industria-ehunean bultzatzeko, hedatzeko eta sartzeko egin den lan handia aitortu zen.

Kataluniako Hondakinen Agentziak, Katalunian sortzen eta kudeatzen diren hondakinen eskudun gisa, urtero
egin du Udal Hondakinak Prebenitzeko Jardunaldia 2003tik. Jardunaldiak prebentzioaren alorrean Katalunian izan diren esperientziak komunikatzeko eta trukatzeko tresna nagusiak izan dira.

IZAITEren “Karbono aztarna eta lehiakortasuna” jardunaldiko hitzaldia

2012ko azaroak 7 – Bilbo

Azaroaren 7an, Iraunkortasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkarte Izaitek «Karbono aztarna eta lehiakortasuna» jardunaldia antolatu zuen Bilboko Euskalduna jauregian. Basque Ecodesign Centerreko arduradun tekniko José María Fernándezek bertan parte hartu zuen, «Ekodiseinua eta klima-aldaketa, lehiakortasunarako giltza» mintzaldiarekin. Horretaz aparte, proiektua bera eta bere jarduera-ildoak azaldu zituen bertaratutakoen aurrean.

Basque Ecodesign Centerraren enpresa sortzaile hauek IZAITE elkartearen barruan ere badaude: Euskaltel, Fagor, Gamesa, Ormazabal, Iberdrola, Ihobe eta Vicinay Cadenas.

Basque Ecodesign Centerraren presentzia nabarmena CONAMA 2012 batzarrean

2012ko azaroaren 26tik 30era – Madril

Azaroaren 26tik 30era Ingurumenaren XI. Biltzar Nazionala, CONAMA 2012, izan zen Madrilen. Ingurumen jasangarriari buruzko hitzordu garrantzitsu horrek ingurumenaren babesarekin konprometituta dauden erakundeak eta enpresak biltzen ditu bi urtero. Basque Ecodesign Centerrak stand ekodiseinatu bat izan zuen erakusketa-gunean, eta topaketa profesionalean izan ziren ekodiseinu-foroetan parte hartu zuen.

Basque Ecodesign Centerraren standaren diseinuan, fabrikazioan eta balio-bizitzan ekodiseinuko eta ekoeraginkortasuneko zenbait irizpide kontuan izan ziren, adibidez: materialak murriztea, berrerabilpena, osagaien bizi-zikloa eta energia-kontsumoen optimizazioa.

Biltzarra amaitzean, eta erakutsitako eta aurkeztutako proiektu guztien artean, CONAMA Fundazioak 12 proiektu interesgarrienen zerrenda aurkeztu zuen, eta, haien artean, EAEko Basque Ecodesign Centerren ekimena aukeratu zuten. Kontuan hartzeko mugarria da hori, biltzarrak iraun zuen bost egunetan, 150 jarduera inguru izan baitziren, eta 800 hizlarik baino gehiagok parte hartu baitzuten.

Ekodiseinu Zentroen Europako Sarearen (ENEC) aurkezpen ofiziala

2012ko azaroak 28 — Malinas (Belgika)

Azaroaren 28an, Ekodiseinu Zentroen Europako Sarea (ENEC) aurkeztu zuten ofizialki Malinasen (Flandes, Belgika), hantxe baitaude ekodiseinu-sareko kide den OVAM agentziaren bulegoak. Zentro hauek zeuden lehendik ENEC sarean: Galeseko Ekodiseinu Zentroa (Erresuma Batua), Rhône Alpeetako Pôle Éco-conception (Frantzia), Flandriako OVAM agentzia (Holanda) eta Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Erakunde Ihobe, sarearen bultzatzailea.

Sarea abiaraztear zeudela, Ipar Renania-Westjaliako Effizienz Agentur (Alemania) sartu da taldean. EBko Industria eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Michael Bennett-ek egin zuen aurkezpen ofiziala.

Vicinay Cadenasek eta Basque Ecodesign Centerrak bizi-zikloaren azterketari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute

2012ko abenduak 4 – Madril

Joan den abenduaren 4an, Vicinay Cadenasek eta Basque Ecodesign Centerrak Madrilgo Erkidegoko Ekonomia, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako jardunaldi honetan parte hartu zuten: «Produktuen eta enpresen ingurumen-balioa jakinaraztea eta hobetzea bizi-zikloaren azterketaren bidez».

Jardunaldi horretan euskal presentzia handia izan zen. Izan ere, Vicinay Cadenaseko Kudeaketa Integratuko Sistemen zuzendari David Hernándezek eta Basque Ecodesign Centerreko proiektu-buru Gorane Ibarrak parte hartu zuten.