Skip to main content

Eroski

Marka propioko produktuen ontzi eta bilgarrien birdiseinua

Ingurumenarekiko konpromisoa zintzo betez eta plan estrategikoari jarraituz –prozesuen eraginkortasunaren bidez ingurumen-jasangarritasuna lortzeko helburua du plan horrek–, produktuen ontziek eta bilgarriek ingurumenean duten inpaktua murrizten du EROSKIk.

Ekodiseinuko tresna propio baten bidez hainbat ontzi- formaturen eragina konpara daiteke, hala bizi-ziklo osoko ingurumen-eragin global eta BEG isurpenei nola eratorritako kostuei dagokienez (materialak, ekoizpen- prozesua, garraioa, azken kudeaketa).

Horri esker, jasangarritasun-irizpideak sar daitezke produktu baterako ontzi-formaturik egokiena aukeratzeko garaian. Lehentasunezko helburua merkaturatutako ontzien eta bilgarrien ingurumen- inpaktua murriztea edo minimizatzea da, horiek birdiseinatzean ekodiseinuko estrategien aldeko aukera eginez. Proiektuaren asmoa da irizpide horiek pixkanaka sartuz joatea, ahal denean.


 

Elikagaien banaketaren jasangarritasuna ebaluatzeko metodologia

Tresna bat diseinatu da txikizkako kate nagusiek gauzatzen dituzten ingurumen-ekintzei buruzko informazioa eskuratzeko; beraren bidez, informazioa modu antolatu eta garbian bildu eta gordetzen da, erabiltzaileak modu errazean interpretatzeko moduan. Ekintza horiei pisu bat ematen zaie eta kuantifikatu egiten dira, eta horri esker aldera daiteke enpresek ingurumenaren alorrean egiten ari direna, zeinek egiten duen gehiago eta zeinek gutxiago erakutsiz.

Tresna hau Eroskirentzat diseinatu da, bai informazioa emateko eta bai eboluzionatzen eta ingurumenaren ikuspuntutik jasangarriak diren ekintzak areagotzen laguntzeko; horren bidez, balio erantsia lortzen du bere enpresa irudiarentzat.


 

EROSKIk produktu jasangarrien kontsumoa sustatzen du, ingurumen-ziurtagirien bitartez

EROSKIk indartu egin du kontsumo jasangarriarekin hartuta duen konpromisoa, ingurumen-bermeak bere produktuetan txertatzearen bitartez.

Hori gertatzen da, adibidez, FSC (Forest Stewarship Council) zur jasangarriko produktuen kasuan; hala, 2010ean FSC Inernational Partner Award saira eskuratu zuen FSC produktuen salmenta eta banaketarekin hartutako konpromisoagatik; izan ere, produktu horiek erabilera arduratsua bermatzen dute baso-baliabideetan, MSC (Marine Stewardship Foundation) arrantza jasangarriko produktuetan edo kotoi organikoan.

EROSKI 2010ean atxiki zitzaion WWFren (World Wildlife Foundation) Arrantza Jasangarriko Ekimenari, MSC ziurtagiria eskuratzeko; horren helburua zen bere arrain eta itsaskien sorburuak jasangarriak izatea eta ingurumena errespetatzea. Arrain freskoen ataleko mostradorean MSC ekoetiketadun produktuak sartu dituen lehenengo banaketa-enpresa espainiarra izan da.

Gaur egun, EROSKIk MSC ekoetiketa duten itsas produktuen hamar erreferentzia ditu, hala nola Norvegiako Skrei bakailaoa, Hegoafrikako legatza eta Alaskako abadira.


EROSKIk European Retail Forumean parte hartzen du, Europar Batasuneko 18. Ekoberrikuntza Foroaren baitan:

2015eko maiatzaren 21ean, Eroskik European Retail Forumean parte hartu zuen; berau aurreneko aldiz egin zen Bruselatik kanpo, hain zuzen ere Bartzelonan, Europako 18. Ekoberrikuntza Foroaren baitan.

Zehazki, Eroskiren aldetik Alejandro Martínez Berriochoa aritu zen, kontsumo arduratsuan aditua eta Eroski-Consumer aldizkariaren zuzendaria; honek jardunaldian egin zen bigarren eztabaida-taldean esku hartu zuen, gai hauek jorratuz: Komunikazio tresnak, ekoetiketen balioa eta mugak, eta kontsumitzaileekin komunikatzeko bitarteko berriak.

Eroskirekin batera, beste hauek ere aritu ziren: Carlos Martínez-Orgado, Ekonomia Zirkularrerako Fundaziokoa, Marion Sollbach, Kaufhok Galeriakoa (METRO GROUPen kidea) eta Angeliki Malizou, BEUCekoa.

Saioa bukatzeko, Europako Batzordeko Ekonomia Berdearen Zuzendari Kestutis Sadauskasek hitz egin zuen.