Skip to main content
PUBLICACIONES

Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030

Mundua aldatzen ari da, aurreko belaunaldiek sekula irudikatu ez zuten erritmoan, eta aurrerakuntza teknologikoa lausotzen ari da mundu fisikoaren, biologikoaren eta digitalaren arteko mugak. Laugarren industria-iraultza izenez ezagutzen da. Aurreko iraultzen kasuan ez bezala, egungoa izugarri bizkor ari da aurrera egiten.

PUBLICACIONES

Ibilgailu-alternatiben arteko ingurumen-alderaketa Elektrikoa, hibridoa eta konbustiokoa. Laburpen Exekitiboa

Txosten honek ibilgailu mota batzuen (konbustiokoak, hibridoak eta elektrikoak)
ingurumen-inpaktuak laburbiltzen ditu, ibilgailuon bizi-ziklo osoa kontuan hartuta
eta inpaktuak bizi-zikloaren analisien bitartez zenbatetsita1. Analisia egitean ibilgailuak
tamainaren, ibilbide motaren (hiri barnekoa, errepidekoa edo mistoa) eta geografiaren
arabera (Espainia, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasil)
desberdindu dira.

PUBLICACIONES

Produktu eta zerbitzuen ingurumen analisirako metodoak. Bizi-zikloaren analisia

Bizi-zikloaren analisia metodo kuantitatiboa da, produktu, prozesu edo zerbitzu baten bizi-ziklo osoari lotutako ingurumen-alderdiak eta inpaktu potentzialak aztertzen dituena:
- Bizi-zikloaren etapetako sarreren eta irteeren inbentarioa bilduz.
- Bizi-zikloaren etapetako sarreren eta irteeren inbentarioa ebaluatuz.
- Azterlanaren helburuekin lotuta lortutako emaitzak interpretatuz.
Europako Batzordeak COM (2003) 3021, komunikazioan adierazi zuenez, bizi-zikloaren analisiak dira produktuek izan ditzaketen ingurumen-inpaktuak ebaluatzeko esparrurik onena.

PUBLICACIONES

PRODUKTU ETA ZERBITZUEN INGURUMEN-AZTARNAREN METODOAK. BIZI-ZIKLOAREN ANALISIA

Hemen aurkezten den gidak dokumentu independente batzuk biltzen ditu produktuen eta zerbitzuen inguru men-analisirako metodo nagusien ezaugarriak, funtzionamendua eta aplikagarritasuna modu errazean azaltzeko asmoz. Gaur egun, hainbat metodo daude produktu/zerbitzu baten ingurumen-profila aztertzeko eta ingurumen-lehenta sunak ezartzeko.

PUBLICACIONES

6 urte ekodiseinuaren inguruko prestakuntza praktikoa sustatzen. Basque Ecodesign Hub. 2015-2020 Txostena

EAEko ekodiseinuaren arloko prestakuntza-jardueraren muina da Basque Ecodesign Hub: prestakuntzarako, proiektu-garapenerako eta ikerketarako zentroa da ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren arloari dagokionez.

Basque Ecodesign Center-en (BEdC) jardueretako bat da Basque Ecodesign Hub. BEdC 2011n sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren, sektore pribatuko enpresen eta sektoreetako elkarteen eta klusterren arteko lankidetza-akordio publiko-pribatua da. Haren helburua ekodiseinu-proiektuak sustatzea eta garatzea da.

PUBLICACIONES

Konpongarritasunaren egoera EAEn

Ekonomia zirkular bateranzko bilakaerak ekodiseinutik birmanufakturara edo birziklatzera doazen estrategiak aplikatzea eskatzen du.

Estrategia horietako bat konponketa da, produktu baten bizitzaren amaiera-data atzeratzea ahalbidetzen duena, akatsen bat detektatu ondoren. Iraunkortasun arloari dagokionez, produktua gehien erabiltzea ahalbidetzen duten estrategien azken maila da konponketa, birmanufakturaren, berregokitzearen, berritzearen eta berrerabiltzearen atzetik, eta birziklatze-estrategien aurreko urratsa da.

PUBLICACIONES

Nola definitu ekonomia zirkularreko politika korporatiboa sektore elektrikoan? Diagnostikoa

Dokumentu honen xedea ekonomia zirkularrari dagokionez monitorizazioaren eta erreportearen alderdi nagusiak identifikatzea da; bereziki, sektore elektrikoan. Dokumentu honek erabakiak hartzen lagundu ahal izango die enpresa elektrikoei, beren kudeaketan ekonomia zirkularraren monitorizazio-sistema integratzeari begira. Zehazki, honako galdera hauei erantzun nahi die dokumentu honek: Nola integratzen da ekonomia zirkularra kudeaketan? Zeri deitzen zaio ekonomia zirkularra? Nola neur daiteke ekonomia zirkularra?

PUBLICACIONES

Ingurumen-Aztarna Korporatiboa aplikatzeko gidaliburu metodologikoa

Gidaliburu honen helburua da ingurumen-aztarna korporatiboa (IAK) kalkulatzen
laguntzea -bai euskal enpresetan eta bai bestelako erakundeetan- ahalik eta
modurik eraginkorrenean eta eskura dauden erreferentziazko dokumentuen arabera.
Erreferentziazko dokumentu nagusia Europako Batzordearen Ingurumen-aztarna
Korporatiboaren Gidaliburua (IAKren Gidaliburua) da, eta baita ISO/TS 14072:2014
araua eta NBIPren Guidance on Organizational Life Cycle Assessment gidaliburua ere.

Subscribe to