Ekoberrikuntza Euskadin. 74 irtenbide zirkular berri
Reporting ESG. Ingurumena, gizartea eta gobernanatza kalifikatzeko jardueren gida enpresentzat
Bezeroen, inbertitzaileen eta beste alderdi interesdun batzuen erabakiak hartzeko orduan jasangarritasuna eta erantzukizun korporatiboa gero eta garrantzitsuagoak diren ingurune global batean, enpresa eragileei beren behar, balio eta helburu estrategikoetara hobekien egokitzen den ESG ebaluazio sistema hautatzeko behar duten ezagutza ematea da gida honen helburua.
Ekodiseinu zirkularra. Ekonomia zirkularrerako Ekodiseinuari buruzko eskuliburu praktikoa
Euskadin ekodiseinua eta ekoberrikuntza bultzatzen igarotako 20 urte baino gehiagoko esperientzia biltzeko asmoz, eskuliburu hau sortu dugu, Ihobek 2000. urtean argitaratutako ekodiseinuaren esluliburuaren eguneratzearen emaitza ("Ekodiseinuaren esluliburu Praktikoa: Ezarpen Operatiboa 7 urratsetan"), ikuspegi zirkular bat integratzeko eta egungo testuingurura egokitzeko.
Erakundeetan zientzian oinarritutako helburuei heltzeko gida metodologikoa
Argitalpen honen helburua da informazioa eskaintzea eta gida bat izatea zientzian oinarritutako helburuak (SBT, Science Based Targets) definitu eta lortzeko prozesurako, sektore pribatuan deskarbonizazio estrategiaren parte gisa.
Dokumentu honek balio izango du enpresek deskarbonizazio garbirako bidea hasi edo indartu ahal izateko eta, horrela, berotegi efektuko gasen (BEG) emisioan inpaktua murriztearen alde lan egiten duten enpresen zerrenda gero eta handiago baten parte izateko, klimarekin lotutako azken ebidentzia zientifikoen ildoan.
Gida metodologikoa antolakuntzako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko metrikak integratzeko
Dokumentu honen xedea da Basque Ecodesign Center-en egindako proiektuetako ikaskuntzak erakundearen ingurumen-ebaluaziorako tresnen integrazioari eta horien arteko harremanari buruzkoak transferitzea, ikasitako gai horiek enpresek integratu ahal izan ditzaten eta ingurumen-
metriken kalkulua modu eraginkorragoan planteatu ahal izan dezaten.
Lotutako argitalpenak
Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2025erako 10 gakoak
Basque Ecodesign Center ekimenak ingurumen-zaintza estrategikoari buruzko txostenak egiten ditu bere zaintza-sistemaren bidez eskuratutako ezagutzan oinarrituta. Honako hau txosten horien hirugarren edizioa da. Hala, ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrago baterako trantsizio-palanka gisa araugintzan eta merkatuan dauden azken berrikuntzak batzea du helburu. Horrez gain, estandar berriak eta aitortutako metodologiak identifikatzen ditu, hain zuzen ere Basque Ecodesign Centerreko enpresa bazkideek diharduten balio-kateetarako esanguratsuak izan daitezkeenak.
Basque Circular Hub-ek deialdi berri bat jarri du abian Murriztearren programako ETEei zuzenduta, ingurumenean espezializatutako profesional gazteak integratzeko
Basque Circular Hub-ek, Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak, Murriztearren programako 2025eko deialdia jarri du abian Euskadiko ETEei zuzenduta, ingurumenean prestatutako profesional gazteak Euskadiko ETEen eskuetan jartzeko.
Edizio berri honetan, programak ingurumen-metriken kalkulua bultzatuko du, hala nola karbono aztarnarena eta ingurumen-aztarnarena organizazio-ikuspegi batetik, bai eta deskarbonizazio-helburuak jasotzen dituen ekintza-plan baten planteamendua ere.
Ihobek ekonomia zirkularreko prestakuntza Programaren 2025eko edizioa abiatu du jardunean dauden profesionalentzat
Basque Circular Hubek eta Pyme Circular ekimenak, biak Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, Jardunean dauden profesionalentzako ekonomia zirkularreko prestakuntza programaren 2025eko deialdia abiarazi dute, Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren eta CONFEBASK eta bere kide diren ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteen laguntzarekin. Programa Industria sektoreko enpresei zuzenduta dago, batez ere ETEei.
Basque Ecodesign Centerrek Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian
Basque Ecodesign Center Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak sustatutako ekimena da, eta 2025eko Lurra Bizkaia Saria jaso du klima aldaketaren kategorian.
Saria emateko ekitaldia ekainaren 18an egin zen Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Bizkaiko ingurumenaren eta enpresaren sektoreko eragile nagusiak bildu zituen zeremonia batean.