Skip to main content
PUBLICACIONES

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogoa

Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte katalogoa formatu fisiko eta digitalean editatu da, eta lehen aldiz biltzen du Europa mailan hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala. Bizi-zikloaren analisirako metodologiak aplikatu dira, halakoen ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu dutenak, eta Europako industria-sektore osoarentzako eredu dira.

PUBLICACIONES

Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana

Euskadik ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren garapen-potentziala identifikatzen du, eta Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plan Estrategiko hau egiten du, 2024rako helburu horiek zehaztuz: produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularraren erabilera-tasa % 10 handitzea; eta BPGren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea.

PUBLICACIONES

Euskadiko eraikuntza industrializatu jasangarriaren gida

Eraikuntza industrializatuaren gidaliburu hau eta hari lotutako kalkulu-tresna helburu nagusi batekin eginak dira: arkitektura-proiektuetan irtenbide industrializatuak sartzea komeni den erabakitzen laguntzea. Erabakia modu inpartzialean sistematizatzea eta objektibizatzea du helburu gidaliburuak.

PUBLICACIONES

Finantza jasangarrietarako Europako taxonomia aplikatzeko gida

Dokumentu honetan Ihobe-Basque Ecodesign Center-en proposamen metodologiko bat jasotzen da: «Erakunde ez-finantzarioek Taxonomia Erregelamendua4 (TE) aplikatzeko gida metodologikoa», zeinaren helburu nagusia den Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ez-finantzarioei TE hori aplikatzeko prozesuan laguntzea.

Lan honetan zehar araudia, hautaketa-irizpide teknikoak, gutxieneko gizarte-bermeak eta haien inplikazio kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzen dira informazioa zabaltzeko eskakizunak betetzeko orduan, eta aurrekoa ezartzeko proposamen bat aurkezten da.
PUBLICACIONES

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2022ko apirila)

Txosten honen helburua Basque Ecodesign Center-en (BEdC) esparruan izan daitezkeen lan-ildoak identifikatzea da. Lan-ildo horiek, BEdC-ren akordioan jasotako lehentasunezko gaiekin lotutakoak, baliagarriak izan daitezke ingurumen-berrikuntza Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasun-faktore bihurtzeko eta ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortzeko, lehengai falta, arazo logistiko eta energia-segurtasun falta konpontzeko, besteak beste, Ukrainako gatazka belikoarengatik larritu direnak.
PUBLICACIONES

Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak

Circular Berrindartzea 2021 programaren esparruan, 80 enpresak aukera izan zuten ekonomia zirkularrean trebatutako bekadun bat eta laguntza teknikoa izateko, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako erronkak identifikatzen eta ingurumen-kudeaketaren bidez lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orri bat finkatzen laguntzeko.
PUBLICACIONES

Ekoberrikuntza Euskadin.105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako

Argitalpen honek 2018tik 2022ra Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren esparruan amaitutako 105 proiektu baino gehiagoren emaitzak biltzen ditu. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoak kudeatzen du, eta euskal enpresetan ekodiseinua, ekonomia zirkularreko frogapena eta ekoberrikuntza estrategikoa sustatzen ditu.

PUBLICACIONES

Ingurumen-zaintza estrategikoaren txostena (2023ko uztaila)

Dokumentu hau Basque Ecodesign Center-ek zaintza-sistemaren bidez hartutako ezagutzan oinarrituta garatzen dituen ingurumen-zaintza estrategikoko txostenen bigarren edizioa da. Sei jarduketa-gaitan egituratuta dago. Gai horiek Europako Itun Berdearen jarduketa-ardatz nagusiek hartzen dituzte barnean.

Edizio honetan, sei ardatz tematiko horien inguruan izandako aurrerapen eta berrikuntza nagusiak biltzeaz gain, Ekonomia zirkularrari buruzko 2024rako 10 jarduketa-gako nagusitzat hartzen diren horietan jasotako informazio guztia biltzen du.
Subscribe to