Siemens-Gamesa
G90 - 2.0 MW modeloko aerosorgailuaren bidez sortutako 1 kwh-ri buruzko produktuaren ingurumen-adierazpena garatzea
EHUko Ekodiseinu ikasgelak babestutako proiektu honetan aerosorgailu baten ingurumen-eragina kalkulatu da bizi-zikloaren azterketaren bidez. Azterlanaren helburua EPD bat garatzea da, hautatutako aerosorgailuaren bidez 1 kwh sortzearen ingurumen-profila erakusteko.
Ondoko lan hauek egin dira:- Bizi-zikloaren inbentarioak biltzea eta parke eolikoaren azpiegituraren obra gauzatzeko eta eraikitzeko fasearekin lotutako ekipoak eta makinak erabiltzeko egoerak baloratzea.
- Garraio eta banaketa elektrikoko sareei buruzko informazioa bilatzea eta aztertzea: banaketa- sareetako galerak, Europako herrialdeen eta eskualdeen araberako berariazko azterketa, banaketa- distantziak, elektrizitate-banaketaren tokiko estandarrak...
- Aztertutako parke eolikoen ingurumen-eraginei buruzko ikerketa sinplifikatuak idaztea: lurzoruaren erabilera, biodibertsitatearen gaineko eragina, eragin bisuala, arrisku potentzialak garraioan, parkea instalatzea eta erabiltzea, eremu elektromagnetikoak sortzea eta zarata sortzea.
G114 2 MW aerosorgailuaren Ingurumen Adierazpena (EPD)
Gamesak Produktuaren Ingurumen Adierazpen (EPD) berri bat argitaratu du; kasu honetan, G114 2 MW aerosorgailuarena, “International EPD System-Environdec” sistemaren bitartez.
Dokumentu honek Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) deritzan ziurtagiria da; bertan, ingurumen-alderdi esanguratsuak adierazten dira, Gamesa G114 – 2.0 MW aerosorgailuen parke eoliko baten bidez sortutako elektrizitatearen 1Kwh bakoitzeko; parke hori Europan dago kokatuta, indar ertaineko haize- baldintzekin funtzionatzen du (IEC IIA), eta energia europar kontsumitzaile bati banatzen zaio.
“Dorre” osagaiak azkeneko ingurumen-emaitzetan duen garrantziagatik, sentikortasunaren azterketa bat egin da, osagai horren aldaera bat sartuta. Oinarrizko eszenarioak 80 metroko altuerako dorre bat du, eta eszenario alternatiboa 93 altuerako dorre bat erabiliz kalkulatu da.
“Life Cycle Costing” ibilgailu elektrikoak birkargatzeko zutoin bati aplikatuta
Life Cycle Costing-LCC produktu/zerbitzu bati asignatu ahal zaizkion kostu guztien azterketa da, ideiaren sorreratik balio-bizitzaren amaiera arte, produktu/zerbitzuaren bizitza-faseei atxikitako eragile bakoitzeko edo bakoitzarentzat.
Bizi-zikloaren kostuen azterketak bidea ematen du produktuaren osoko kostua ezagutzeko, bere bizi-ziklo osoan, ziklo horretan esku hartzen duten eragileak kontuan hartuta: hornitzaileak, fabrikatzaileak, banatzaileak, erabiltzaileak eta hondakinen kudeatzaileak; hori abiapuntutzat hartzen da hobekuntzarako aukerak identifikatzeko eta ebaluatzeko, osoko kostua murrizteari begira. Gainera, erabat bateragarria da produktuaren ingurumen-ebaluazioan oinarritutako Bizi Zikloaren Azterketarekin (BZA).
Life Cycle Costing-aren kontzeptuetan barneratzeko, Basque Ecodesign Center gida metodologiko bat garatzen ari da, eta Gamesa lan horretan parte hartzen ari da gida bere produktu ekodiseinatu batean modu praktikoan aplikatuz: Ibilgailu Elektrikoak Birkargatzeko Puntua.
Gamesak bere 5.0 MWko aerosorgailu berrien Produktuaren Ingurumen Adierazpena (EPD) argitaratu du
Gamesak bi Produkturen Ingurumen Adierazpen (EPD) berriak argitaratu ditu, bere 5.0 MWko modeloentzat, “International EPD System – Environdec” sistemaren bitartez.
5.0 MWko plataformak erakusten du Gamesak ezagutza, esperientzia eta bitarteko nahikoak dituela ahalik eta energia gehien sor ditzaketen aerosorgailuak garatzeko.
Gamesa 5.0 MW plataformaren diseinu modular berritzaileak eta teknologia aurreratuak erabateko fidagarritasuna segurtatzea ahalbidetzen dute, sareko kode eta ingurumen-arau zorrotzenak betetzeaz batera.
Zehazki, EDP berri hauen barnean sartzen diren modeloak G128 eta G132 dira, eta G90 eta G114 ekipoentzat aurretik zeudenei gehitzen zaizkie.
Eskuratutako EPDa edo III. Motako ekoetiketa Gamesaren gardentasunaren beste adibide bat da, ingurumen-produktuen adierazpenari eta bere negozioaren jasangarritasunari dagokienez.