Vicinay Sestao
Produktuen ingurumen-adierazpenak (EPD) garatzea aingura-kateetan
Ingurumen-bikaintasunerako bidean, Vicinay Cadenasek Produktuen Ingurumen Adierazpena (ingelesez, Environmental Product Declaration -EPD-) sistema aukeratu du bere kateen ingurumen-jokabidea jakinarazteko tresna moduan. III. motako ekoetiketa horri esker, enpresak bere kateek bizi-ziklo osoan zehar duten ingurumen-eraginaren berri ematen du. International EPD System®-ek, munduko programa ezagunetako batek, ematen du informazio horren gaineko bermea. Ingurumen Kudeaketarako Suediako Batzordeak (Swedish Environmental Management Council) kudeatzen du programa hura.
Produktuen ingurumen-adierazpenen idazketaren eta ziurtapenaren xede izan diren ainguratze-kateak eta girgilu-motako elementuak (H eta D, R4, R4S eta R5 kalitatekoak) sektoreko eskaintza teknologiko aurreratuena dira, beraz, berritzaileenak dira diseinu eta garapenari dagokienez.
Egun, Vicinay Cadenasek zazpi EPD egiaztatu ditu. Horiek garatzeko lanean emaitza garrantzitsuak lortu ditu, adibidez, bere ekologia-aztarna % 40 murriztu du, urtebetean 1.200 t CO2 gutxiago sortu ditu, bai eta aurrezki handiak izan ere.
Eraikuntza jasangarria Vicinay Cadenasen egoitza korporatibo berrian
Vicinay Cadenasek enpresaren etorkizuneko egoitza izango den eraikina diseinatu du Sestaon, eraikuntza jasangarriko irizpideak baliatuta. Eraikinak ekoizpen-nabeak izango ditu, bai eta biltegiratzeko eta erabilera nagusiari atxikitako zerbitzuetako eremuak ere.
Pabilioian txertatutako ingurumen-hobekuntza garrantzitsuenen artean energia-aurrezkia eta zarataren kontrola daude. Eraikinaren kanpoaldean xurgatze-panelak kokatuko dira. Hondakin gutxi sortzen dute eta isolamendu handikoak dira, eta horien bidez energia-kontsumoa murriztu eta inguruan eragozpenak sortzea ekidingo da. Halaber, langileek jasan behar duten zarata murrizteko neurri eraikitzaileak hartu dira. Eraikinaren argiztatze naturala sabaileihoen eta argizuloen bidez lortuko da. Iparraldera orientatuta egoteaz gain, soinu- isolamendu ahalmen handia dute. Ur beroa ekoizteko sistema emisio gutxiko kondentsazio-galdara bat izango da; hura eguzki- instalazio termiko batekin osatuko da. Eraikinak kontsumoa neurtzeko kontagailuak eta ekipamenduak izango ditu.
Era berean, euri-urak biltzeko sistema bat garatu da, lorategiak ureztatzea eta garbiketa-lanak xede izango dituena. Neurri horiek aplikatzeko orduan aldagai ekonomikoa ez da alde batera utzi: zuzeneko aurrezkiak aintzat hartu dira edo aplikatutako neurriak amortizatu dira.
Produktuaren kategoriaren arauak (PCR) altzairuzko produktuetarako
Vicinay Cadenas enpresak bere produktuentzat egokia den erreferentziazko arau bat behar zuen Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (Enviromental Productu Declaration – EDP) ziurtatzeko; horregatik, Basque Ecodesign Centerren laguntzarekin, proiektu bat garatu da Produktuaren Kategoriaren Arau batzuk (Productu Category Rules – PCR) erredaktatzeko eta EPD en ziurtapen-eskema baten bidez onartzeko, altzairuzko produktu bukatuen alorrean.
Aukeratutako ziurtapen sistema “International EPD System – Environdec” izan da, zeren Vicinay Cadenas sistema horrekin funtzionatzen ari baitzen orain arte.
Garatutako PCR berriak barne hartzen ditu “Altzairuzko produktuak, eraikuntza produktuak kanpo utzita”/ “Fabricated steel products, excluding construction products”, eta bere kodea UN CPC 422 & 429 da, Environdec nazioarteko sisteman oinarrituta.
Bi hilabeteko kontsulta-aldi baten ostean, eta batzorde teknikoaren ikuskapena gainditu eta gero, PCRa sistemaren webgunean argitaratu zen 2014ko maiatzaren 23an. Orain, PCRa indarrean dago erabat, eta, hortaz, oinarritzat har daiteke EPDak ziurtatzeko”.
Vicinay Cadenasek berriztatu ditu bere Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPDak)
Vicinay Cadenasek bukatu du bere Produktuaren Ingurumen Adierazpen berriak (EPDak) lantzeko prozesua, Produktuaren Kategoriaren Arau (PCR) berrien arabera, alor honetan: “Altzairuzko produktuak, eraikuntzako produktuak kanpo utzita” / “Fabricated steel products, excluding construction products” (UN CPC 422 & 429 kodeak); adierazpenak 2014an landu eta argitaratu ziren, Basque Ecodesign Centerren laguntzarekin.
Adierazpen horien lehenengo bertsioan bezala, Vicinay Cadenasek aukeratu duen sistema Environdecek garatutako International EPD System izan da.
Lan horrekin, Vicinay Cadenasek bere produktuen sorta osoa sartu du adierazpen berberetan, eta horrek nazioarteko abangoardian jarri du ingurumen- informazio eta –gardentasunaren ziurtagiri horren erabileran.
Vicinay Cadenasek landutako produktuaren
ingurumen- adierazpen berriak