Skip to main content

Metodologikoko proiektuak

Proiektu guztietan lan egiten da “Life Cycle Thinking” metodologia enpresako erabakiak hartzeko prozesuetan txertatzeko. Proiektuek 3 urte inguruko iraupena dute, eta dedikazio maila handia parte hartzen duten enpresen aldetik. Proiektu horien ezaugarrien artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Erronka eta aukera berriak aztertzeko lan-taldeak. Ad hoc taldeak dira, negozio ekoberritzaileekin, ekoidiseinuarekin eta bizi-zikloaren azterketarekin zerikusia duten erronka eta aukerak aztertzen dituztenak. Proiektu berrien diseinuaren atarikoa da.
  • Ezagutza aurreratua txertatzea, unibertsitateko ekodiseinuaren alorreko doktoregaien I+G proiektuei laguntzearen bidez.