EPD: Produktuei buruzko ingurumen-informazioa eskuratzeko eta alderatzeko tresna bat
EPD: Produktuei buruzko ingurumen-informazioa eskuratzeko eta alderatzeko tresna bat
Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (EPD, Enviromental Product Declarations) izeneko dokumentuek beren Bizi Zikloaren Azterketan (BZA) oinarrituta ziurtatutako produktuen edo zerbitzuen ingurumen- jokabideari buruzko informazioa eskaintzen dute, gardentasunez eta hirugarren alderdi batek egiaztatzeko moduan.
ISO 14025 arauaren bitartez arautzen dira, eta arauak berak esaten du EPDen helburua dela ziurtatutako produktu edo zerbitzuen bizi-zikloari buruzko ingurumen- informazio kuantifikatua aurkeztea, eginkizun berbera betetzen duten produktu, zerbitzu edo jardueren arteko alderaketa ahalbidetzeko.
Horrenbestez, EPD bat “Ekotiketa” moduan sailkatu daiteke; dena dela, ISO 14020 arau multzoak arautzen dituen gainerako sistemen (ekoetiketak eta norberak egindako ingurumen-adierazpenak) aurrean duen desberdintasun nagusia da EPD batean ez dela definitzen ingurumen-betekizunik edo gutxienez bete beharreko baliorik; hau da, egiten dena da ziurtatutako produktuari buruz egindako BZA azterketaren emaitza erakutsi, beraren ingurumen-jokabidearen irudia eskaini ahal izateko.
Gaur egun, EPDak asko erabiltzen dira enpresen produktu, zerbitzu eta/edo jardueren ingurumen-inpaktua erakusteko kontsumitzaileei, bezeroei edo edozein alderdi interesaturi.
Ingurumen-profil hori erakusteko helburua aldatu egiten da enpresa batetik bestera, baina helburua garbia izaten da kasu guztietan: enpresaren lehiakortasuna handitzea eta bere produktuek merkatuan duten posizioa hobetzea, estrategia garbi eta garden bat garatzearen bitartez: beren jardueraren ingurumen-profila alderdi interesatu guztiei erakustea.
Sarri askotan, alderdi interesatuak enpresen bezeroak berak izaten dira, zeren ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak erosteko interesa baitute.
Beste batzuetan, enpresako bezeroen bezeroak izaten dira erosten dituzten produktuen ingurumen-profilari buruzko informazioa eskuratu nahi dutenak; horren eraginez, informazio hori hornikuntza-katearen bidez hedatzeko betekizuna materialen eta osagaien transformazioaren lehenengo etapetara hedatzen da azkenean.
EPD bat garatzeko eta egiaztatzeko prozesuaren laburpena