Skip to main content

Europar proiektuak

LIFE EKOEDIZIOAK proiektua:

Andaluziako Juntak gidatuta, AENORen aholkularitza teknikoarekin, proiektu honen helburua izan zen paperetan inprimatutako produktuen identifikaziorako beharrezkoak diren gidalerroak definitzea; hala, paperak ingurumen-betekizun batzuk bete behar zituen, bere ingurumen-inpaktua bere bizi-zikloaren faseetan murrizteko.

Informazio gehiago: http://www.ecoedicion.eu/

LIFE AZTARNAK proiektua:

CARTIF Fundazioak gidatutako proiektuaren helburua da tresnak eta metodologiak garatzea erabakiak hartzeko prozesuak optimizatzeko, trenbide-eraikuntzako proiektuetan, karbono- aztarna eta aztarna hidrikoa murriztea xedetzat hartuta. Horretarako, proiektuak eraikuntza- prozesuaren etapa bakoitzaren ingurumen- inpaktua berrikusi eta aztertuko du.

Informazio gehiago: http://www.life-huellas.eu/

AGRO LCA manager proiektua:

NEIKER—TECNALIAk gidatutako proiektu honen helburua da nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainen jasangarritasuna bultzatzea eta haien lehiakortasuna hobetzea, beren produktuen ingurumen-inpaktua minimizatzen lagunduko duen software espezializatu bat garatzearen bitartez.

Informazio gehiago: http://www.agrolcamanager.com/

LIFE CYCLE IN PRACTICE (LCIP) proiektua:

Beste batzuen artean PROSPEKTIKERek gidatzen duen proiektuaren helburua da Frantzia, Belgika, Portugal eta Espainiako ETEei beren produktu eta zerbitzuen ingurumen- inpaktua murrizten laguntzea, beren bizi-ziklo osoan, hiru sektoretan: Eraikuntza, Hondakinen Kudeaketa eta Energiako Ekipamenduak.

Informazio gehiago: http://www.lifelcip.eu/