Skip to main content

Ideien Laborategia

2016az geroztik, Basque Ecodesign Hub-en barruan Ideien Laborategia dago.

Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiaren ardatza da merkatuko joera berriak eta gai emergenteak ikertzea, ingurumenaren eta produktuaren alorretan. Ideien Laborategia 2012ko urrian hasi zen jardunean, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ihobe sozietate publikoaren bulegoan du bere egoitza.

Ideien Laborategia Ihobeko talde teknikoko partaideek osatzen dute, eta horiekin batera aritzen dira ekoidiseinuaren alorreko kanpo-profesional batzuk eta zenbait diziplinatan titulatu berri diren ikertzaile batzuk, Novia Salcedo Fundazioarekin (NSF) batera abiatutako programa espezifiko baten bitartez aukeratuak.

2015ko martxoan, ikertzaileen hirugarren promozioa atxiki zitzaion Ideien Laborategiari: 2 mutil eta 4 neska. Bigarren edizio honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU - UPV) Bilboko Industria Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren Ekodiseinu Gelarekin ere kolaboratu da.

Laborategiko egonaldia 12 hilabetekoa da; beraz, 2016eko hasieran ikertzaile-talde berri batek jarraituko du lanekin. Horren helburua da ikertzaile berrien prestakuntza eta parte-hartzea ahalbidetzea eta merkatuan sartzen laguntzea Ekodiseinuan trebatutako hainbat diziplinatako profesionalei.

Ingurumen-zaintzako zereginez gain, Ideien Laborategiko taldeak Basque Ecodesign Centerren proiektu tekniko batzuen garapenean parte hartzen du.

Ikerketa-taldeak Ideien Laborategiari.
2015KO IKERKETA TALDEA
Ignacio Castillo Industria ingeniaria
Elisa Toscano Ingurumen-zientzialaria
Paula Landabaso Ingurumen-zientzialaria
Enara Menoyo Arkitektoa
Ana Lombardero Ingeniari kimikoa
Jon Martinez Industria ingeniaria
2014KO IKERKETA TALDEA
Alba García Ingeniera industrial
Unai San Martin Mendi ingeniaria
Ruben Laforga Industria ingeniaria
Gonzalo Curiel Industria ingeniaria
Nerea Sopelana Industria ingeniaria
2013KO IKERKETA TALDEA
Jon Hormaeche Ekonomista
Mikel Partera Soziologoa
Aitziber Galdós Diseinatzaile industriala
Ane López Publizista
Mikel Aguirre Ingeniari teknikoa
Iraitz Solabarrieta Ekonomista

Ideien Laborategiaren funtzioak

Ideien Laborategiaren helburua, beraz, ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuen eta zerbitzuen diseinuan ideia berritzaileak sortzea sustatzea da, modu orokorrean euskal gizartearen, eta bereziki, Basque Ecodesign Center-eko enpresa bazkideen erronkei edo arazoei aurre egiteko balioko dutenak. Horretarako, Ideien Laborategia ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren alorrean etorkizuneko joerak eta erronkak identifikatuko dituen antena teknologiko gisa eratu da. Era berean, Laborategiaren helburua da, orobat, enpresa bazkideen arteko sinergiak sortzen laguntzea, ingurumena faktore bultzatzaile gisa duten negozio-lerro berrien bilaketan.

Ideien Laborategiak enpresa bazkideen irudi berritzaile eta ingurumenarekin konprometitua indartzeko lan egiten du, eta lankidetza, baterako sorkuntza, berrikuntza irekia eta erabiltzailean zentratutako diseinua bultzatzeko eremu ez-formala bilakatu da.

Laborategiak hiru funtzio garatzen ditu ondorengo grafikoaren arabera: antena eta ingurumen zaintza lehiakorraren funtzioa, sinergiak eta ikerketa tematikoa errazteko funtzioa eta, azkenik,ideia-aholkularitzaren funtzioa.