Ingurumenaren zaintza
Ideien Laborategiko ikerketa-taldeak Zaintza Teknologikoaren eta Adimen lehiakorraren alorrean erabiltzen duen metodologia Zaintza Teknologikoaren UNE 166006 arauaren arabera sortua da. Arau horrek urrats jakin batzuk ezartzen ditu zaintza-ziklo deritzanean. Ziklo hori beheko irudian erakusten da, eta urratsak jarraian deskribatzen dira:
- Beharren azterketa. Interes orokorreko gai multzo batetik abiatuta, sistema elikatzeko baliagarriak izan daitezkeen informazio-iturriak identifikatzen dira. Lehenengo urratsa da iturriak asignatzea, Basque Ecodesign Centerren enpresa bazkide bakoitzaren aldetik. Urrats hori eginda dagoenean, zikloa abiatzen da. Prozesu horretan, enpresa batentzat edo batzuentzat interesgarriak diren alertak identifikatu ahal izaten dira.
- Alertaren identifikazioa. Iturrien aldizkako azterketaren bidez, eta aukeratutako gaien arabera, interesgarriak izan daitezkeen alertak identifikatzen dira. Horietako bakoitza dokumentatu egiten da, alerta-fitxen formatuan, eta gero prozesatu eta sistemaren barneko datu-basean sartzen da, hots, Zaintza Plataforman. Identifikazioa egin ondoren, informazioa bilatzeari eta handitzeari ekingo zaio, erreferentzia trazagarri berriekin.
- Bilaketa, tratamendua eta balidazioa. Bukatzeko, detektatutako alerta guztiak tratatzen dira eta haien balioa agerian jartzen da, alertak elkarren artean lotuz eta erantsi beharreko informazio-kontsulta guztiak eginez.
- Balioa erakustea eta aplikatzea. Azkeneko emaitza enpresa bazkideentzako barne-entregagai multzo batean konkretatzen da. Hor sartzen dira bai jarduteko proposamen konkretuak eta bai jadanik prozesatuta dagoen informazioa, eta horrek guztiak elikatuko du jadanik existitzen diren proiektuen garapena, edo abiapuntutzat hartuko da proiektu berriak abiatzeko.
Horrez gain, behar puntualei lotutako bilaketa espezifikoen testuinguruan, zaintza informal deritzana egingo da, sisteman deskribatuta ez dauden beste iturri mota batzuk oinarritzat hartuta. Baldin eta zaintza informal horren emaitzak estrategikoak badira enpresarentzat, oso garrantzitsua da horiek ere Barneko Zaintza Plataforman integratzea, zaintza formalaren emaitzekin egiten den bezala.
Zerbitzu hau jardunean egon den bi urteetan, sistema araztu eta hobetu egin da arian-arian, bai detektatutako beharren arabera eta bai sistema bera berrikustearen bidez urtean identifikatu diren hobekuntza-arloen arabera. Sistema web-ingurune batean eraiki da, Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiko ikerketa-taldeak elikatzen du, eta eskuragarri dago, on-line, enpresa bazkide guztientzat.
Zaintza txostenak
Zaintza Teknologikoari buruzko UNE 166006 arauan deskribatutako metodologia oinarritzat hartuta, eta Ideien Laborategiko ikertzaile taldeak garatutako lanarekin, Basque Ecodesign Centerrek Ekodiseinuaren eremuan sortu duen Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorraren sistemak informazio-entregagarriak eskain ditzake, bai bere enpresa bazkideek eta bai Euskadiko gainerako enpresek erabil ditzaten.
Atal honetan, entregagarri horietako bi deskribatzen dira xehetasunez:
- Ingurumen-zaintza eta –lehiakortasunari buruzko banakako txostenak, Basque Ecodesign Centerren bazkide diren enpresentzat.
- Ingurumen-zaintza eta –lehiakortasunari buruzko txosten sektorialak, sektore horietan Euskadin kokatuta dauden enpresentzat.
Halaber, sistema erabilgarria da proiektu teknikoen garapenaren eremuan ere, informazioa gehitzen duen elementu gisa. Horrekin batera, euskarri moduan erabil daiteke “Gaikako ikerketa” eta “Ideien aholkularitza” jarduera osagarriak garatzeko.