Ideien koadernoak
Basque Ecodesign Centerren Ideien Laborategiak gai berrien inguruan garatu dituen zaintza-lanen bidez eskuratutako ezagutza Euskadiko ehun industrialera iritsi ahal izan dadin, 2013an "Ideien Koadernoa" eredua definitu zen, hau da, gaikako argitalpen serie beri bat, garrantzia hartzen ari diren ingurumen-gai konkretuen alderdi teknikoak modu errazean azaltzen dituena, dibulgazioari begira.
Kontzeptua hobeto ulertzeko eta erabiltzen ohitzeko, Ideien Koaderno guztiek egitura berdina dute:
- Zer da? Lehenengo atala, aztertutako kontzeptua eta lotuta egon litezkeen terminoen definizioak esplikatzen dituena.
- Zertan datza? Gaiaren inplikazio teknikoak, lortutako garapen maila, eskaintzen dituen hobekuntzak edo ekar ditzakeen arriskuak.
- Ingurumen-inplikazioa, positiboak zein negatiboak, produktuaren Bizi Zikloaren ikuspegiarekin.
- Aplikazio-kasuak eta gai bakoitzari lotutako arrakasta eta porrut kasuak.
- Eta orain zer? Erreferentziazko zerrenda bat, kontzeptua gehiago sakontzeko edo aplikazio-pilotu bat abiatu ahal izateko gomendioak.
