Skip to main content

Kapital naturalaren ebaluazioa

Enpresa gehienek noranzko biko harremana dute naturarekin. Alde batetik, beren jarduera nagusiek eragin zuzena izan dezakete biodibertsitatean eta ekosistemetan eta, hornikuntza-katearen bitartez, zeharkako inpaktuak ere sor ditzakete. Txanponaren beste aurpegian, enpresa asko biodibertsitatearen eta ekosistemek eskainitako zerbitzuen menpe daude, beren produktuen eta produkzio-prozesuen funtsezko hornigaiak baitira.

Enpresa-sektorearen eta biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoen arteko harremana ezberdina da sektore ezberdinen arabera. Izan ere, kokalekuen, lehengaien jatorriaren edo erabilitako teknologien menpe dago.

Oro har, harremanak bi multzotan banatzen dira: zerbitzu ekosistemikoen inpaktuak edo menpekotasuna. Kasua gorabehera, garrantzitsua da inpaktu edo menpekotasun zuzenetik harago joatea, kontuan hartuz balio-katean zehar sortzen diren zeharkako harremanak.

Kapital Naturalaren Ebaluazioa (KNE) kapital naturalarekin lotutako enpresen inpaktuak edota menpekotasuna identifikatzeko, neurtzeko eta baloratzeko prozesu bat da.

KNEen helburua da enpresen eta ingurumenaren arteko harreman modu ezberdinak modu integralean aztertzea eta informazio nahikoa lortzea kapital naturala enpresa-kudeaketan txertatzeko, enpresen jarduerek kapital naturalaren narriadurarik edo galerarik eragingo ez duela bermatuko duen negozio-estrategia bat garatzeko erronkarekin.