GJH-ak eta enpresa-sektorea
Garapen jasangarriko helburuei (GJH), mundu-mailako helburu ere esaten zaie, eta hainbat neurri hartzeko dei orokor bat dira, pobreziari amaiera emateko, planeta babesteko eta pertsona guztien bakea eta zoriona bermatzeko.
Garapen jasangarrirako 17 helburuak eta horien menpeko 169 xedeak agenda unibertsal berriaren anbizioaren eta handitasunaren erakusle argiak dira. GJHek garapenerako lehentasun batzuk mantentzen dituzte; hala nola: pobrezia desagerraraztea, osasuna, hezkuntza edo elikagaien segurtasuna eta nutrizioa. Aldi berean, ordea, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko hainbat helburu ezartzen dira. Era berean, gizarte baketsuagoak eta inklusiboagoak proposatzen dira eta horiek ezartzeko baliabideak definitzen dira.
GJHen arrakasta eragile guztien ekintza eta lankidetzaren araberakoa da, neurri handi batean. Enpresen rola funtsezkoa da helburu horiek lortzeko.
Izan ere, GJHak betetzeko konponbideak bilatuz eta garapena sustatuz, enpresek hazkunde-aukera berriak aurki ditzakete. Hain zuzen, helburu horiek erabili ditzakete beren estrategiei, xedeei eta jarduerei forma emateko eta horiek zuzentzeko, ezagutarazteko eta ondorioz, hainbat onura kapitalizatzeko.