Smart Building
Duela zenbait mende, bi eraikin mota bereizten zituzten: monumentalak eta zibilak. Lehenengoen arkitektura betierekoa zen, eta eternitaterako diseinatu eta eraikita zeuden; bigarrenak, aldiz, behin-behinekoak edo galkorrak ziren. Hala ere, biek zeukaten ezaugarri komunik: inguruari eta klimari egokitzen zitzaizkien, eta bertako baliabideak aprobetxatzen zituzten.
Azken mendeetan, eraikinak gero eta iraunkorrago bilakatu dira, eta harrizko materialak lehenetsi dira berriztagarrien aldean. Era berean, irizpide bioklimatikoak saihestu egin dira, eta tokiko baldintza termikoei jarkitzeko sistema aktiboak baliatu dira.
Alabaina, eboluzio horrek, berotze globalaren edo energia-mendetasunaren arazoei batuta, bide berriak bilatzeko beharrari egin behar dio orain aurre.
Hain zuzen ere, testuinguru horretan sortu da Smart Building kontzeptua: diseinua, materialak eta eraikuntza-sistemak eraikinaren iragankortasun, kokapen, klima eta beharretara egokitzen dira, eta beharrezkoa denean baino ez ditu sistema aktiboak baliatzen.