Skip to main content

IKTak & Domotika

Hiri askok ezartzen dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak), gaur egungo jasangarritasunaren arloko erronken aurrean, hiri-azpiegituren kudeaketa ahalik eta efizienteena izan dadin. Normalean, hiri horiei «Smart City» deitzen zaie, hiri adimendun baten oinarria bere hiri-bilbea eta berau osatzen duten eraikinen eta espazioen ezaugarriak ondo planifikatzea dela kontuan hartu gabe. Era berean, mugikortasunaren faktoreak garrantzi handia du hiri baten diseinuan eta herritarrak hiri-mugikortasun jasangarriago baterantz eramateko erabili behar da.

Horregatik, Ideien Koaderno honetan, teknologia berriek Smart City baten lorpenean jokatzen duten rola bereziki nabarmenduko da, IKTak Smart City baten funtsa diren ideia baztertuz eta hiriak ondo funtzionatzeko elementu lagungarri gisa deskribatuz.

Teknologia berri hauek etxebizitzetan eta hainbat erabileratako eraikinetan aplikatzeari domotika eta eraikinen automatizazioa deituko diegu, hurrenez hurren.

Más información