Skip to main content

Ekodiseinua balio-bizitza

Industria eta ekonomia inflexio-puntu batean daude, eta badirudi ezinbestekoa dela baliabideak ez xahutzea (ekonomikoak, materialak, energiakoak eta denborakoak).

Sistema ekonomikoaren sendotasuna eta oreka bermatzeko, nahitaezkoa da baliabideak aurreztea eta hondakin gutxiago sortzea. Horregatik, Ekonomia Zirkularraren esparruan, oinarrizko estrategia bat da, adibidez, produktuen balio-bizitza luzatzea.

Gaur egun, produktuen iraunkortasunari buruzko eztabaida gauza ezaguna da, eta kontsumitzaile gehienek badakite produktu batzuei nahita murrizten zaiela balio-bizitza (zaharkitze programatua); badakite, halaber, horrek eragin negatiboak izan ditzakeela ingurumenean, ekonomian eta gizartean.

Koaderno honek lotura zuzena du "Iraunkortasuna" #5 Ideia Koadernoarekin eta "Zaharkitze Programatua" #6 Ideia Koadernoarekin, eta haren helburua da ekodiseinuaren gaian sakontzea eta produktuen iraunkortasuna luzatzeko tresna erabilgarria dela erakustea.

Más información