Materialak berreskuratzeko ekodiseinua
Gaur egun, gauza ezaguna da materialak berreskuratzea edo birziklatzea. Industria horrek azken urteetan izan duen bultzadari eta garapenari esker eta kontzeptu horri eman zaion zabalkundeari esker, birziklatzea da zikloak ixteko estrategia nagusia ia planeta osoan.
Zabortegiak gainezka daudela eta munduko ekonomiarako garrantzitsuak diren material batzuk urriak izanik, gero eta birziklatze-tasa handiagoak eskatzen dizkiete hondakinen inguruko araudiek eta beharrak herrialde eta erkidegoei. Testuinguru horretan, birziklatze eraginkor bat behar da gaur egungo jasangarritasun-erronkei aurre egiteko.
Badira zenbait metodo produktuak jatorrian sailkatu eta jasotzeko eta materialak birziklatzeko tratamendu-prozesuak ere badaude, baina birziklatze eraginkor bat lortu nahi bada, oztopo bat gainditu behar da: birziklatzeko prestatuta egon behar du hondakinak. Baldin eta produktua ez bada egokia bere materialak berreskuratzeko, birziklatze-prozesua zailagoa izango da, gainkostuak izango ditu eta/edo kalitate baxuagoko materialak emango ditu.
Ideia-koaderno honetan aztertzen dira egoki birziklatzeko produktu bat lortzeko ekodiseinu-estrategiak.