Produktuaren Iraupena
Produktu jakin baten iraunkortasuna, kalitatearen dimentsiotzat hartuta, funtzionamenduko baldintza optimoetan produktuak duen bizitza operatiboa da. Badira bizitza operatibo hori baldintzatzen duten zenbait faktore, hala nola: legediaren betekizunak, joera berrietara egokitzera zuzendutako merkatuko dinamikak, aurrerapen teknologikoak eta kontsumitzaileen jarrera eta jokabidea.
Faktore horiek eboluzionatuz joan dira denborarekin, eta horren eskutik zenbait jarraibide ezarri dira produktuen iraunkortasuna eta beren balio-bizitzaren luzapena etorkizuneko funtsezko alderdi bihurtu daitezen, produktuen kalitateari dagokionez.
Bosgarren Ideien Koadernoaren gaia Produktuaren Iraunkortasuna da; beraren asmoa da kontzeptuari buruzko sarrera moduko izatea, legediaren alorrean zein erabiltzaileen eremuan orain dauden joerak azalduz eta aldaketa horiek oraingo negozio-ereduetan izan ditzaketen inplikazioak aurreikusiz.
- Wrap (Switched on to value)
- Wrap (Longer product lifetimes)
- The Guardian (Six design strategies longer lasting products)
- The Guardian (Products that last in pictures)
- Europa (Policies matters)