Product Service System
Produktu Zerbitzu Sistemen kontzeptuak (Product Service Systems, edo PSS, bere itzulpen anglosaxoniarrean) interes handia piztu du azken hamarkadan, bai alor politikoan eta bai enpresaren alorrean. Garatutako ikerketak erakutsi du norainoko ahalmena duten PSSek bezeroen beharrei ondoen egokitzen zaizkien irtenbideak sortzeko, enpresak antzematen duen onura handituz eta ingurumenaren gaineko inpaktuak murriztuz.
Beharrak asetzera -eta ez, ezinbestean, jabetzara- zuzendutako negozio-eredu berrien integrazioak ahalmen handia du lehiakortasuna handitzeko eta hainbat enpresaren ingurumen-jarduna hobetzeko; adibidez: Rolls Royce, Safachem edo Philips.
Gai honetara zuzendutako lehenengo Ideien Koadernoak kontzeptuari buruzko sarrera modukoa izan nahi du; halaber, haren inplikazioak aztertu nahi ditu eta haren aplikazioan jadanik existitzen diren esperientziak gainbegiratu. Argitalpenaren asmoa da kontzeptu hau euskal enpresa-sarean gero eta neurri handiagoan txertatzea, enpresei trantsizio horretan laguntzeko.
Negozio-eredu berri hau jadanik ezarri duten enpresak