Europako produktuaren eta erakundearen ingurumen-aztarna
Europar Batasuneko kide diren estatuetako merkatuetan produktuak ingurumena errespetatzen duten produktu bezala merkaturatu nahi dituen enpresa batek metodo eta ekimen ugariri egin beharko die aurre. Batzuetan hainbat ekimen jarri beharko ditu merkatuz merkatu, eta horrek enpresentzat kostuak eta kontsumitzaileentzat nahasketak eragin ditzake. Ecolabel Index atariaren arabera , gaur egun 463 ekoetiketatze-sistema daude mundu mailan, guztira 199 herrialdetan eta 25 industria-sektoretan aplikatzen direnak.
Nahasmen- eta kostu-arazoei konponbidea emateko, Europako Batzordeak Produktuaren Ingurumen Aztarna (PEF ingelesez) eta Erakundearen Ingurumen Aztarna (OEF ingelesez) metodoak garatu ditu, ingurumen-ahalegina neurtzeko modu bateratu gisa. Ikuspegi hori 2013-2018 artean jarri zen martxan lehen aldiz, mundu mailako 280 enpresa eta erakunde boluntarioren partaidetzarekin zenbait proba pilotu abian jarrita.
Orain, 2019-2021 artean, berriz jarriko da martxan, proba pilotu berriak eta enpresa eta produktu jakinetan aplikatuko diren kasuak garatuta.
